Istorio desberdinak «Abaraska»n bilduta, gizarte globalizatuaren metafora eraiki du Luzarragak
Pertsonak abaraskan bizi dira, norbera bere gelatxoan, besteengandik argizarizko horma mehe batek soilik bereizita; Asel Luzarragak Malaysiatik bueltan ekarritako nobelako protagonistak bezalaxe.
Liburu Azokak Enrike Knörr eta Gregorio Arrien omendu ditu
Enrique Knörr eta Gregorio Arrien izan ziren atzoko protagonistak Bilboko Liburu Azokan. Lehenengoaren memoria oso present egon zen goizeko ekitaldian, omenaldi xumea egin baitzioten. Aita Arrieni, bestalde, Urrezko Luma eman zioten bere bizitzan idatzitako liburu guztiengatik. Bestalde, Gustavo Martin Garzok «Los viajes de la cigüeña» liburua aurkeztu zuen eta Euskaltzaindiak «Leturiaren egunkari ezkutua» eleberria azaldu zuen.
Hardcore melodikoaren bidetik disko berria atera du Ezinean-ek
Ezinean talde azpeitiarrak bigarren diskoa atera du Gor diskoetxearen eskutik, «Zuretzat» izenburupean. Estreinakoan bezala hemen ere hardcore melodikoari eutsi diote. Musikari dagokionez, landuagoa da, baina ez du horregatik galdu taldeak bere-berea duen freskura.
Art Basel, la reina de las ferias de arte, exhibe durante seis días las propuestas de dos mil artistas
Art Basel abrió ayer para los coleccionistas y hoy lo hará para el público. La cita servirá para probar la disposición del mercado de arte, que parece indiferente al pesimismo que reina en la economía y las finanzas.