GARA > Idatzia > Euskal Herria

Eskola Txikien handitasuna indartzeko festa izango da Zerainen igandean

GARA |

Indarrak batu eta guztiek batera ondo pasatzeko hitzordua da igandean izango den XXI. Gipuzkoako Eskola Txikien Festa, antolatzaileek azaldu dutenez. Helburu bakarra dute Zerainen elkartuko direnek: ikastetxe horien handitasuna indartzea, partaideak batu eta «Eskola Txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik» aldarrikatzea.

Gipuzkoan guztira 26 Eskola Txiki daude eta Zeraingoa da koordinakundean sartuta daudenetatik txikiena; bederatzi ikasle baino ez dauzka aurten. Hala ere, ikasleak, gurasoak, irakasleak eta herritarrak buru-belarri ari dira jaia antolatzeko lanetan, eta egitarau betea prestatu dute. Goizean joko ugari jarriko dute umeek ongi pasa dezaten eta bestelako gozagarriak ere izango dira: erakusketa, puzgarriak, «asto-busak», animaliak, kazetaritza tailerra, «tirolata» eta trikitia. Kartzela eta meategiak bisitatzeko aukera ere emango dute.

Bazkari eder batekin sabela goxatu ondotik, arratsaldean erakusketan, puzgarrietan eta beste ekintza guztietan gozatzeko aukera izango da berriz, eta 16.30ean lekukoa pasatuko dute. Pirritx eta Porrotx bertan izango dira giroa alaitzen eta Gipuzkoako bola txapelketa ere egingo dute.

Eskola Txikiak, zergatik?

Festaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, Zeraingo eskolak gainerako Eskola Txikiek dituzten antzeko ezauga- rriak ditu. Neurriz txiki izateak eta adin askotako ikasleek gela berean ikasteak desberdintzen ditu. Ezaugarri horiek onura bihurtu dituztela esan dute: ikastetxe «modernoak, kalitatezkoak eta aurrerakoiak» eratu dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo