«20 urte eta gero Groenlandia» dokumentala ikusgai kultur etxean
Josu Iztuetak, Txiki Plazasek, Anjel Ortizek, Nekane Urkiak eta Dina Bilbaok osatutako taldeak, 1988an Groenlandia mendebaldetik ekialdera zeharkatu zutenetik 20 urte betetzen dira aurten. Urteurrena ospatzeko Galtzaundi Euskara Taldea eta espediziokideak elkar hartuta, bideo emanaldia eta mahai ingurua antolatu dute. Hasteko, Iñigo Urreaga ekoizleak Groenlandiako ibilaldian hartutako irudiekin egindako bideoa ikusiko da. Ondoren Txiki Plazas, Josu Iztueta eta Nekane Urkia espediziokideek hartuko dute hitza.