GARA > Idatzia > Kultura

Galeuscako editoreen bilera gaurtik larunbata arte Lleidan

GARA | LLEIDA

Euskal Herriko, Galiziako, Kataluniako eta Valentziako editoreak gaur hasi eta larunbatean bukatuko den bilera egiten ari dira Lleidan.

Galeuscako editoreen bosgarren bilkura honetan sektorearen egoera zein balizko komuneko politikak aztertuko dituzte. Egun hauetan, batez ere bihar, hainbat mahai inguru egingo dituzte, besteak beste, argitalpenei zuzendutako dirulaguntzen, egile-eskubideen eta kanpora begirako ekoizpenaren ingurukoak. Biharko programa Kataluniako Generalitateak irakurzaletasuna bultzatzeko abiarazitako kanpainaren aurkezpenarekin amaituko da.

Galeuscako editoreen taldearen lehen bilera Donostian izan zen 1996. urtean. Hirugarren bilera, aldiz, Santiagon izan zen 2001. urtean, eta bertan kultura globalaren aurrean hizkuntza-aniztasuna nola babestu izan zuten hizketagai.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo