narrador.es on line argitaletxeak «Mucha suerte» lana kaleratu du
GARA | BILBO
Bizkaiko narrador.es izeneko on line argitaletxeak «Mucha Suerte» liburua aurkeztu berri du. Lana Malagako Antonio Báezena da eta bertan egunerokotasuna islatzen duten hamabi kontakizun biltzen ditu.
Argitaletxeko ordezkariek esan dutenez, «Mucha Suerte» estilo «zuzenekoa» da eta egileak «guztia bustitzen duen ironia fina» darabil. Báezek «liburuaren egitura antolatzean idazkera ausarta erabili du. Ideia zein pentsaera desberdinak inongo aurreiritzirik gabe aurkeztu ditu», gaineratu dute narrador.es-eko arduradunek.
Antonio Báezen azken liburua www.narrador.es webgunean eros daiteke, bai eta hainbat liburudendatan ere.