Pirataren musika lehiaketa
Trigger Travis eta Yaw gipuzkoar taldeak, nor baino nor piratago
Donostia erasoan hartzen jarraitzen dute Piratek, oraingoan musikaz. Bigarrenez antolatu dute musika lehiaketa, gipuzkoar talde guztiei irekia, eta gertu dugu txapelduna, larunbateko finalean gailenduko den taldea. Lehian, Trigger Travis eta Yaw. 2006an sortuak, Donostiako laukote adorestsua da Yaw, eta Errenteriako hardcore boskotea Trigger Travis, «The Zoo» lana ekoitzi eta Bilbo Hiria lehiaketaren finalera ere iritsi dena.