Bittor Tejedor iheslari politikoaren kanporaketa atzeratu egin du Kanadak
GARA |
Askatasunak atzo goizeko lehen orduan aditzera eman zuenez, Kanadako agintariek azken unean Bittor Tejedor Bilboko iheslariaren kanporaketa atzeratzea erabaki zuten.
Asteartean kanporatua izango zela adierazi arren, errepresioaren aurkako antolakundeak Tejedorren aurkako prozedura gelditu egin dutela informatu zuen. Kanpo- raketa bertan behera gelditu izanaren arrazoiak ez dakizkiela gaineratu zuen.
Tejedor 2007ko ekainaren 1ean atxilotu zuten Vancouverren eta urtebete iraun duen auzibidearen ostean, nahiz eta Madrilen esku torturak jasateko arriskua duela hein batean onartu, Kanadak kanporatzea ebatzi du.
Iban Apaolaza basaindarra ere egoera berean aurkitzen da Kanadan, gatibu. Azken honi dagokionez, oraindik ez dago erabaki irmorik.