GARA > Idatzia > Euskal Herria

Igor Maiora eta Urtzi Murueta presoak etxean dira dagoeneko

GARA |

Asteartean aske geratu ziren Igor Maiora Gasteizko preso politikoa -joan den astean epaitu zutena- eta Leioako Urtzi Murueta -otsail amaieran epaitua, Fiskaltzak harentzat 30 urteko espetxe zigorra eskatu zuen-, Askatasunak atzo prentsa oharrean adierazitakoaren arabera.

Ertzaintzak iazko abuztuaren 13an atxilotu zuen Maiora. Joan den ostegunean Madrilen epaitu zuten, iazko maiatzaren 19an Gasteizen kutxazain baten aurka egin izanaren akusazioaz, eta Fiskaltzak bost urteko espetxe zigorra eskatu zuen. Aske geratu ostean, atzo lehen harrera egin zioten 300 lagunek Leioan.

Murueta ere egun berean geratu zen aske. Auzitegi Nazionalak «Jose Maria Lidón epailea hiltzea- gatik akusaturik» epaitu zuen otsailean, eta Fiskaltzak 30 urteko espetxe zigorra eskatu zuenetik epaiaren zain zegoen Leioako bizilaguna. Foncalent-eko kartzelatik aske irten zen, auzibidean absolbitua izan ostean.

Parisek estraditatua

Murueta 2002ko azaroan atxilotu zuen Polizia frantsesak Limogeseko ospitalean. 2006ko otsailean aldi batez Madrilera entregatu zuten, eta irailean estraditatu.

Muruetaren aurkako auzibide berean, Orkatz Gallastegi gazteari 26 urteko zigorra ezarri zio- ten auzitegi espainolek. Hala ere, Askatasunaren arabera, haren aurkako akusazio bakarra Ertzaintzaren esku jasandako torturen ondorioz berak egindako autoinkulpazioan oinarritu da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo