GARA > Idatzia > Futbola

EUROKOPA A Multzoa

Garaipen batekin agur esan nahi dio Suitzak txapelketari

Dena kontra izan dute helvetiarrek. Jokatu dituzten bi partidetan ondo aritu dira, baina gol falta, lesioak eta epaileen jarduna euren aurka izan dituzte

p048_f02_148x116.jpg

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Itxaropen handiak zituzten Suitzan Eurokopari begira. Jatorri ezberdinetako jokalarien belaunaldi bat zuten etxean ospatzen ari diren txapelketan lan on bat egiteko, baina azkenean dena aldrebrestu zaie.

Eurokopa hasi baino egun batzuk lehenago aurreneko kolpea jaso zuten. Ekainaren 2an, Kobi Kuh hautatzailearen emazteak, Alicek, epilepsia atake bat izan zuen eta konortea galdu ostean koma egoeran izan zen. Egoera zail horretan, Kuhnek taldearekin jarraitzea erabaki zuen.

Lehen partida, hilaren 7an, Txekiar Errepublikaren aurka zuten eta hasieratik okertu zitzaizkien gauzak. Izan ere, Alexandre Frei golegileak belaunean min hartu, eta txapelketari agur esan behar izan baitzion.

Bigarren zatian, norgehiagokaren erritmoak gora egin zuen, eta Suitzak aukera gehienak izan zituen arren, partida galdu egin zuten. Vonlanthenek baloia langara bidali zuen, eta Ujfalusik eskuz ikutu zuen area barruan, eta Sverkosek gola egin, eta horrek erabaki zuen lehia.

Hurrengo erronka, Turkiaren kontrako partida, hil ala bizikoa zen, galtzen zuena txapelketatik at geratuko baitzen. Suitzarrek ondo ekin zioten euripean jokatutako norgehiagokari, eta Hakan Yakinek markagailuan aurreratu zituen. Atsedenaldira abantaila zutela eta itxaropentsu ailegatu ziren. Bigarren zatian, aldiz, egoera aldatu zen Semithek berdinketarekin.

Helvetiarrak urduritu ziren, baina Kuhnek hiru puntuak lortzeko asmoz aldaketak egin zituen, besteak beste, Vonlanthen jokoan sartuta, eta bere taldeak aukera ugari sortu zituen azken minutuetan. Hala ere, berriro gol falta nabarmena, eta Freiren hutsunea asko igarri ziren eta turkiarrek ez zuten barkatu. Luzapenean, Arda Turanek otomandarrek ondo eramandako kontraeraso bati amaiera bikaina eman zion.

Bat eta bikoarekin, txapelketaren antolatzaileetako bat kanpoan geratzen zen. Jokatutako bi partidetan emaitza bidezkoa izan ez arren, jada ez zegoen atzera bueltarik beraientzat.

Orain, zorionez, Kuhnen emazteak koma egoera atzean utzi duela jakin ondoren, Suitzak Eurokopa itxura onarekin agurtu nahi du. Horrela, historian lehenengoz txapelketa horretako norgehiagoka bat irabazi nahi dute. Horretarako, gaur 20.45etik aurrera, multzoko lehena izango den Portugal gainditu beharko dute.

Jatorri anitzetako jokalariak

Ezaguna da etorkin asko jaso dituen herria dela Suitza. Horiek horrela, gutxi gorabehera zortzi milioitik hiru kanpotik etorritakoak omen dira. Egoera horrek egungo futbol talde nazionalean ere eragin nabarmena du.

Hakan Yakin, Eren Derdiyok eta Gokhan Inler turkiar jatorrikoak dira; Valon Behrami Kosovon jaiotakoa da; Gelson Fernandes, Cabo Verden; Ricardo Cabañas Galiziako selekzioarekin ere aritutakoa da; Johan Vonlanthenen ama kolonbiarra da; Djourou Boli Kostakoa da; Eldin Jakupovic hirugarren atezainak Bosniako 21 urtez azpiko taldearekin jokatu zuen 2005ean; eta Philippe Senderosen gurasoei begira, aita Guadalajarakoa da eta ama serbiarra.

Horrez gain, suitzarren talde hori osatzen dutenen artean, aleman hiztunak eta frantses hiztunak daude. Horrek, berriki Getafeko jokalaria den Fabio Celestinik aitortu duenez, taldearen artean banaketa nabarmena eragiten du. Izan ere, bi eremuetako jokalarien artean komunikazioa eskasa da, nahiz eta beraien arteko giroa ona izan.

Ottmar Hitzfeld será el nuevo seleccionador del combinado relojero

A partir del 1 de julio Suiza tendrá nuevo entrenador. El encargado de guiar al combinado helvético hacia el Mundial de 2010 en Sudáfrica será el alemán Ottmar Hitzfeld. Alguien con importante conocimiento del país, ya que jugó en el Aarau y el Lucerna y dirigió el Grasshoppers como técnico. No obstante, sus mayores éxitos son las Champions que ganó con el Dortmund y el Bayern. B.Z.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo