GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

AIZKORA

Atutxatarrek erraz jantzi dute Bizkaiko txapela alde handia lortuta

J.L. | DONOSTIA

Atutxatarrek oso erraz lortu zuten Bizkaiko Binakako Txapelketa. Egungo txapeldunak dira, eta ez zuten huts egin, une honetan besteen gainetik daudela erakutsi baitzuten. Bikote bakoitzak lau kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu behar izan zituen.

Atutxa aita-semeek berehala hartu zuten aurrea, eta horri eustea nahikoa izan zuten amaieran txapela eskuratzeko. Dudarik gabe, emozioa bigarren postuak piztu zuen, hor gainerako lau bikoak, oso parean aritu baitziren. Bigarrenaren eta hirugarrenaren artean, esaterako, segundo bakar bateko aldea egon zen, eta horrek garbi erakusten du zer-nolako parekotasuna izan zen.

Beraz, amaieran, Atutxa aita-semeek, 17 minutu eta 26 segundo behar izan zituzten lan guztiak amaitzeko. Bigarren, Zelai-Bihurri sailkatu ziren, 19.08 eginda. Hirugarren, Txakon-Mendieta izan ziren, 19.09 eginda, eta azkenak, Aldape-Larrea, 19.24 eginda.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo