GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Amagoia Iban 2008/7/3

Maistra

berria

Gero eta normalago ikusten direla emakumeak alardeetan, aurten ere esan dugu Irungoa ikusi berritan. Gero eta normalago ikusten dira alkate baztertzaileak ere. Berdintasun Legea eta beste legeak ez dira berdinak, izan ere: lehena lotsagabeki ez betetzeak botoak eta alderdikide ustez berdinzaleen isiltasuna ekartzen dizkizu. Artemisia Gentileschik gai horrekin zer margotuko ote lukeen pentsatzen eman dut eguna gaur. Haren Guiudita e Oloferne ikusgai dago Bilbon, bortxatu zuen gizonaren aurkako mendekutzat jo dute koadroa. Artearen historiak hamaika emakume artistaren aurka sistematikoki gauzatu duen mendekua, aspaldi egin zitzaigun normal. Hainbeste, Arte Eder museoak normalitatea hausten duela iruditu zaigu.

Gentileschik berak ere puskatu zuen normalitatea. Etxean preso eduki eta maite ez zuen kalamidade batekin ezkonarazi zuen aitak; epaileen aginduz, torturatu egin zuten benetan bortxatua izan ote zen baieztatzeko; bortxaketa salatu izanagatik, prostitutatzat jo zuten askok hil arte. Horren aurrean, emakume indartsu eta bortitzak bihurtu zituen bere maistralanen ardatz. Ulertuko didazue orain Irungo eta Hondarribiko alardeei buruz zer margotuko ote lukeen jakiteko nire mina, ezta?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo