GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Peio Jorajuria 2008/7/2

Euskara gaur eta bihar

le journal

Inkesta soziologikoaren emaitzak, eztabaida parlamentuan. Euskara, berriro, maiz bezala, kazeten lehen orrietan. Egoera larria, hiztun kopuru ttipiegia, kopuru ttipi hunen hizkuntza maila txarra (...). Baina zerrenda beltza hunetan pundu baikorra (gutti) batzuk badira. Pundu baikorrak eta lan ildoak.

(...) Lehen aldikoz, ez da ahalgetzerik 16-25 urtekoen emaitzak begiratzean. Haurrek euskara ikasten zutela baginakien, orai agertzen da ume ziren horiek handitu direla, eta euskara ez dutela ahantzi. Berri on hunek desafio berri bat gordetzen du: eskolan haurrak euskaran murgilduak dira (edo zango punten bustitzeko aukera badute bederen); baina hogoi urteko gazte batek nun atxemanen du hizkuntzarekiko kontaktua? Nola segurtatu erregularki euskara praktikatzeko aukera «naturala» (hots, «ez militantea») izanen duela? Herriko Etxeen inguruan eramandako lanak, bere dimentsio eredugarriarekin bereziki, pista interesgarriak erakusten dizkigu.

Azpimarratzeko bigarren pundua, hizkuntz guttituen inguruko eztabaidak hartu duen dimentsioa litake. Gaia mahai gainean ezarria izan da. Oraingoan ez du erantzukizun onik lortu. Baina berriz etorriko da. Lortutako kritikak ez dira beldurgarriak. Entzun dira Parisen duela hogoi urte hemen entzuten zirenak. Arazoa gaizki ezagutzen dutenen a priori jakobinista baten erantzun epidermiko batzuk. Hemen ikusi dugun bezala, eztabaida berriro etorriko den aldi oro printzipiozko postura ezkorra horiek pixkanaka marginalisatuko dira. Senatuan erabiliak izan diren argumentuek ez dute iraunen. Eta «arrazoiaren» filosofoez hain harro den estatu batean, logikak eta argumentazioak fedea eta printzipioak baztertu behar lituzkete. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo