GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Aukerak baizik ez

Xole MARILUZ | Ekonomia irakaslea

Euskal Herria unitate sozioekonomiko bakar gisa harturik, alegia gaur egun diren muga guztiak gainditurik, aukera franko irekiko litzaizkieke (formarekin ez konforme) gazteei.

Ipar Euskal herritik begiratuta, bertan ez diren kalitatezko formazio eta ikerketa zentroak badira dira kilometro gutitan. Gisa berean ekimen ekonomikorako kultura eza aipatzen da anitzetan Ipar Euskal herriko gabezia gisa. Formazio zikloak Bizkaian ala Gipuzkoan segituz gero dinamika ezberdin batzuen esperientzia emango lieke gazteei.

Laborantzaren eta honi loturiko elikagaien sektorearen geroarentzat ere Euskal Herriak aukera franko eskaintzen ditu. Bi milioi eta erdiko erosahalmen handiko biztanleriaz mintzo gara, gustu eta kultur komunitate hurbilekoak.

Ikasleen mugikortasuna azkartuz gero, alde bateko zein bertzeko gazteek, hiru hizkuntzetan trebatzea lortuko lukete biziki erraz.

Iragan azterketa hauek ordea, erakusten dute Ipar Euskal Herriko gazteak arrunt bideratuak direla Frantziarantz, zatiketa oraindik urte askotarako azkartuz.

Gaur egun, mugaz gaindiko elkarkidetza biziki modan den kontzeptua da. Hitzaldi, jardunaldi ala agerraldi franko antolatu dira azken urte hauetan. Diskurtsoa aldatu da eta ekimen zenbait ere sortzen ari dira, kooperazio gehienak muga hurbileko herrien artean gertatzen badira ere. Orain arteko uzkurtasunak altxatzen ari dira, balia gaitezen horretaz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo