GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Telefono mugikorra

Euskaltel-ek bezperan zerbitzurik gabe geratu ziren bezeroak sarituko ditu

Ostiralean Euskaltel etxeko telefono mugikorra duten milaka lagun zerbitzurik gabe geratu ondoren, atzo enpresak ordainetan doako zerbitzuak emango dizkiela iragarri zuen. Uztaileko asteburuetan deiak doan egin ahal izango dituztela jakinarazi zuen. Vodafone etxea Euskaltel-en sarean abisurik eman gabe sartzeak sortu zuen arazoa, telefono konpainiak adierazi zuenez. Euskaltel-en bezero gehienak zazpi ordu baino gehiago egon ziren telefono mugikorra erabili ezinik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo