GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

ARGIA Jexux Mari Ariznabarreta 2008/7/13

Elikagaien krisia: gosearen negozioa

Munduan 850 milioi pertsonak gosea nozitzen du, eta oinarrizko elikagaien prezioen gorakada izugarriaren ondorioz, 950 milioi izango dira laster. (...) Kontu oso larria benetan, 5 segundoko haur bat hiltzen da gosez munduan, eta egoera okertuz doa.

Banekien FAOk, NBEren Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundeak, ekainaren lehen astean Erroman egin zuen goi bilerak ez zuela ekarriko elikagaien krisiari eta gosete gordinari aurre egiteko neurri zehatzik. Hala ere, egoeraren sakoneko zergatietara jo eta egungo nekazaritza ereduen gutxieneko salaketa espero nuen. Ezta horixe ere! (...)

Nahiz eta gezurra dela ondo jakin, eskaintza eta eskaera arazoa bailitzan aurkeztu dute krisia, eta elikagaien produkzioa handitzea eta esportazio mugak guztiz deuseztea planteatu dute, merkatuaren auto-erregulatzeko gaitasunaren eskuetan utziz arazoaren konponketa. Hots, eredua aldatu ordez, krisia eragiten duten elementuak areagotu.

(...) Kontua da milioika pertsonak ezin dituela elikagaiok erosi ez ekoiztu. Tokian tokiko merkatuak eta lurrak nekazal-negozioen transnazional monopolisten espekulazioen eskuetan jarri dituzte eta herrialde aberatsetako elikagaien sarrera bultzatu dute. Ondorioz, nekazal egitura propioak desegin eta nekazari txikiak eurentzako eta ingururako elikagaiak sortzetik gosetea nozitzera pasatu dira. (...)

Elikadura burujabetzaz serio hitz egiten hasteko ordua da. Geure herritik bertatik hasita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo