GARA > Idatzia > Iritzia > Gaurkoa

Jon Urutxurtu eta beste 13 sinatzaile Bilbo

Bolibar Fundazioa egoitza ixtea eta BBKren jokabidea

Bilboko Reina de la Paz eta Areatzako (Villaro) Bolibar egoitzen -azken honen kasua ez da ia aipatu- ixteari buruz ekainaren 20an hedabideetan azaldu zen berria dela-eta, Bolibar Fundazioa Egoitzako 19 egoiliarren -denak ezinduak- senitartekoek zera adierazi nahi dugu:

- Uztailaren 7ra arte, BBK-k ez digu inolako informazio ofizialik helarazi Bolibar Fundazioa Egoitzaren etorkizunari buruz. Gainera, informazio hori hitzez eman digute eta ez idatziz. Gure ustez, BBK-k ez du zintzo jokatu, azpikeriaz jokatzen ari da. BBK bezalako erakunde batek, gizarte laguntzara dirua bideratzen duen erakunde batek, sentsibilitate eta errespetu handiagoa izan behar du egoiliarrekin eta senitartekoekin harremanak izatean, baita mojen komunitatearekiko eta gainontzeko langileekiko tratuan ere.

- BBK-k egoiliarrak beste egoitza batzuetara eramatea proposatu digu, baina ez dugu inondik inora onartuko gure senitartekoak Bolibar Fundazioa Egoitzatik ateratzea. Gainera, nork bermatzen du egoitza berrian Bolibar Fundazioa Egoitzak eskaintzen duen zerbitzu eta tratu berbera izango dutela egoiliarrek?

- Egoiliarren senitartekoen ustez, Bolibar Fundazioa Egoitzak duela 82 urtetik ematen ari den zerbitzua eskaintzen jarraitu ahal du, eta bere biziraupena ziurtatzeko bideak arakatzera animatzen dugu Fundazioko patronatua.

- Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu batez ere Jesusen Mirabeak mojen komunitateari eta langileei, bai eta BBKri ere Bolibar Egoitzako egoiliarrei eta hauen senitartekoei eskaintzen dizkiguten zerbitzuengatik. Lasai eta gustura sentitzen gara gure senitartekoak zein ondo zainduta dauden ikusita. Era honetako egoiliarrentzat egoitzarik egokiena dela uste dugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo