GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Hezbolaren eta Israelen arteko akordioaren irakaspenak

Ekialde Hurbileko egoera soziopolitikoa eta testuinguru kulturala, Mendebaldeko herrialdeetakoaren aldean zeharo desberdina da. Adibidez, Euskal Herritik begiratuta, Israelgo eta Libanoko egoera politikoan erlijioak eta ikuspuntu militarrak duten garrantzia erabat arrotza da guretzat. Horrenbestez, beste auzi askotan bezala, arriskutsua da hain egoera desberdinak parekatzen ahalegintzea. Alegia, hango eta hemengo egoerak besterik gabe alderatzea ez da zuzena.

Nolanahi ere, Israelen eta Hezbolaren artean presoak eta hilotzak trukatzeko akordioaren harira, badira gutxienez bi auzi politiko azpimarragarri. Alde batetik, estatuak entitate politiko nagusi eta ia bakarra diren uneotan, Hezbolak, eraikuntza nazionalaren parametroetatik lan eginez, estatu mailako izaera ez duen mugimendu politiko batek lor dezakeen indarra erakutsi du. Bestetik, indar horrek Hezbola subjektu politiko gisa onartzera behartu du Israel.

Esan bezala, ez da komeni konparazio hutsaletan erortzea, baina ezta errealitatea ukatzea ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo