GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Istripuak istripu, energia nuklearraren auziak mahai gainean darrai eta eztabaidari heldu behar zaio

Atzo Estatu frantseseko Segurtasun Nuklearraren Agentziak isurketa baten berri eman zuen. Agentzia horretako ordezkariek azaldu zutenez, ehunka gramo uranio isuri ziren Areva enpresak Roman-sur-Isére-n duen lantegi batetik. Jakina, isuria naturarentzat zein gizakiontzat kaltegarria ez dela baieztatu zuten, baina horrek ez ditu herritarrak lasaitu. Izan ere, atzokoarekin bi dira hamar egunetan eskualde horretan bertan izan diren isurketa nuklearrak. Gainera, uztailaren 7ko istripua are larriagoa izan zen, 74 bat kilogramo uranio isuri baitziren orduan.

Energiaren krisia dela medio -petrolioaren prezioen gorakada, bioerregaien auzia, gasaren eragin geopolitikoa eta energia berriztagarrien garapen motela tartean direla- zenbait goi agintarik eta enpresarik energia nuklearrari agenda politikoan lehentasuna eman diote. Eragile horiek indar handia dute. Energia nuklearraren aurkako frontean, ordea, ekologistak bakar-bakarrik daude oraingoz. Ezkerraren agenda politikoan, diskurtsoak diskurtso, ez dago energiari buruzko gogoetarik. Baina, gogoeta hau egin ezean, epe ertainera aukera bakarra erresistentzia izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo