GARA > Idatzia > > Ekonomia

LABek udan ari diren sasoikako langileei lan eskubideak azalduko dizkie

GARA |

LABek, urtero egin ohi duenez, udan ari diren sasoikako langileei begirako informazio kanpaina egingo du. Beraien eskubideei buruz informazio-guneak jarriko ditu Baionan, Donibane Garazin, Hazparnen eta Hendaian, uztail eta abuztuko hainbat egunetan. Azoka eta jaiak ere informatzeko baliatuko ditu.

Era berean, halako langileengana zuzenean jotzeko asmoa du sindikatuak. Gaur eta uztailaren 28an, BABko, Hendaiako, eta Donibane Lohizuneko hondartzetan banatuko dute prestatu duten informazio liburuxka.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo