Foru aldundiaren proiektua
Guggenheim berria, Busturia eta Sukarrieta artean zintzilik
Urdaibaiko Biosfera babestuan Guggenheim berri bat eraikitzeko asmoa azaldu, eta harridura sortu zuen Bizkaiko ahaldun nagusi José Luis Bilbaok iragan ekainaren 24an. Egitasmoa zehaztuz doa orain, eta BBK aurrezki kutxak Sukarrietako eta Busturiko lurretan duen aisialdirako etxea aukeratu du «enblema» berriaren kokagune egokitzat, atzo Bizkaiko ahaldun nagusiak eta BBK aurrezki kutxako lehendakariak prentsaurrekoan agertu zutenez.
Anartz BILBAO | BILBO
Ekain bukaera aldera, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, José Luis Bilbao jaunak, kapelatik untxia ateratzen duen magoa balitz legez, Urdaibaiko biosfera erreserban Guggenheim museo berri bat egiteko egitasmoa aurkeztu zuenetik, makina bat kalapita eta zurrumurru sortu dira jakin-minak erretako Busturialdean. Alta, egitasmoa argituz doa gutxika-gutxika eta Urdaibain BBK aurrezki kutxak haurren udalekuak egiteko darabilen etxea jo du aldundiak museo berria egiteko kokagune egokitzat, atzoko prentsaurrekoan Ahaldun Nagusiak berak eta Xabier de Irala BBK-ko lehendakariak iragarri zutenez.
Gogoan izan, ekainaren 24an plazaratu zuela Bilbao jaunak Bilboko Guggenheim museoa handitzeko asmoa -museoko arduradunekin batera duela urtebetetik hona buruan omen zerabilen ideia-, eta handitze horri begira, datorren urterako ehun milioi euroko aurrekontua gordetzekoa. Ezusteko adierazpen haien ondotik, bolo-boloka zabaldu ziren -kokagune berria zela medio- balizko aukera eta ika-mikak, tartean Gernikako Udalak Astra arma fabrika izandako lurretan museoa jartzeko egindako eskaintzak, eta eskaintza hori baztertu izanak sortutakoak.
Aldundiak atzo onartu zuenez, azterturiko kokagune posibleen artean zegoen Gernika, baina Astrako hori ez zen aukera bakarra. Oraindik hastapenetan den egitasmoa zehazte aldera, lau kokagune ikertu zituen aldundiak: Mundakako Berastegi, baga; Muruetako ontziola, biga; Gernikako Astra, higa; eta Sukarrieta/Busturiko lurretan dagoen udalekuetarako etxea, laga. Lehenak, Mundakakoak, Urdaibairen ikusmira paregabea zuen lagun, eta bertaratzeko bide eta modu egokirik eza, etsai, babesgune izanik, orubean eraikitzeko debekuarekin batera. Bigarrenean, berriz, Muruetan, inguruan aspaldidanik erroturik dagoen ontziola dago, eta enpresa bertatik aldatu beharra kaltegarritzat jo zuten. Hirugarrenean, Gernikan, herrigunetik gertuegi egoteaz gain, uholde arriskua eta kutsatutako lurrak izateko aukera omen zeuden, eta, erabakiak bertako alkatea atsekabetu duen arren, aurreko biak bezala, alde batera utzi zuten. Beraz, Sukarrietak eta Busturiak erdibana hartzen duten orubea da museo berria kokatzeko egindako hautua.
Orubeak 80.000 metro koadroko azalera du, eta ahaldun nagusiaren hitzetan, toki ezin aproposagoa da eskualde osorako susperraldi ekonomikoa ekarriko duen museo berrirako. Batetik, museoaren eraikina ez delako orain dagoena baino handiagoa izatea aurreikusten, eta, bestetik, garraiobide egokiak dituelako, Itxasbegi tren geltokia baitu atarian. Gainera, iragan ekainean iragarritako neurriak gogorarazi zizkigun Bilbaok, eta Bermeo-Mundaka errepidea bai Zornotza-Gernikakoa konpontzeko planak agertu.
Udaleku berriak, Eako Otein
Egun BBK dugu hautatutako lurren jabea, eta Bizkaian oso ezagunak diren udalekuak burutzen ditu aurrezki kutxak bertako eraikinean. Egin kontu, hirurehun mila haur eta gazte inguru direla orain arte aisialdia betetzera bertaratutakoak, eta atzokoan ere, talde bat zegoela bertan, jolasean gustura.
Haur eta gazteen aisialdia bermatzea da, hain zuzen ere, BBK-k duen lehentasuna, atzoko agerraldian Xabier de Irala lehendakariak azaldu zuenez. Behin jardunaldi ludikoak ziurtatuta, prest agertu zen aldundiak Sukarrieta eta Busturia arteko orubea erosi guran egindako proposamena zehatz-mehatz aztertu eta guztiak asetuko dituen erantzun bat emateko. Hala izan dadin, aldundiak berak Ean, kostaldeko herrian -herriko plazatik oinez hamabost minutura- duen Otei etxea eskaini dio BBKri trukean, bertako ehun mila metro koadroetan aurrezki kutxak udalekuen egoitza berria egin dezan.
Atzoko agerraldian gauzak ongi aztertu arte ez dela ezer sinatuko, eta pausoak poliki-poliki emateko beharraz mintzatu baziren ere, ez du ematen inork zalantzan jartzen duenik alde biak akordio batera helduko direla, BBK orubearen jabea izateaz gain, Guggenheim Bilbao patronatuko kide garrantzitsua ere bai baita, eta ahaldun nagusiak gogorarazi zuenez, «kontratu honen alde bietan baitago». Alta, puntu honetara helduta, egitasmoak zalantzak baino ez ditu eragiten, atzokoan ez baitzen inondik inora argitu museoa zergatik eta zertarako.
Jakin-mina eta zalantza
Turismoa erakartzea eta, horrela, ekonomia suspertzea ahotan hartu, eta datu gutxi eskaini dituzte. Gero erabakiko ei da zerez beteko den eraikina, «ideiak ez dira-eta falta». Ardatz artistikoak, hiru: artea naturarekin bildu; nazioartean itzala duten artista euskaldunei tokia egin; eta, arte garaikidea landu.
«Enblema» berriak ez du babestutako Urdaibaiko biosfera erreserban kalterik eragingo eta ingurumena zainduko du, eraikin berria ez baita oraingoa baino handiagoa izango. Aurrekontu eta datarik ematera ausartu ez baziren ere, eta oraindik zehaztasun gehienak erabakitzeke dauden arren, uda ostean arkitektoen arteko lehiaketa bultzatzeko asmoa dute, eta hala, punta-puntako izenak erakarri, museo berria eraiki dezaten. Bukatzeko, eskualdeak berez dituen aberastasunak aipatu zituen ahaldun nagusiak, eta eskaintza horretara gehituko den eta berau goratuko duen «enblema» baten beharra aldarrikatu zuen.
Behin aurreneko pausoak behar bezala emanda, New Yorkera txango bat egingo omen dute, eta asmoarekin bat etorri diren Guggenheimeko arduradunen oniritzia lortzen saiatuko dira, «PowerPointak erakutsita». Horrela, Guggenheim elkartearekin duten akordioa 2014an bukatzekoa dena luzatu nahi dute, beste hamar edo hogei urtez.
Etorkizunak esango digu museo berriak Busturialdeari susperraldi ekonomikoa ekarriko ote dion eta herritarrentzat onuragarri izango den, baina Bizkaiko Aldun Nagusi José Luis Bilbaok, lortu du dagoeneko, horren famatua den Guggenheim efektu mediatikoa.
El emplazamiento elegido como idóneo se encuentra dividido entre los municipios de Busturia (con salida a la playa de San Antonio) y Sukarrieta, aunque sea esta última la única nombrada por los responsables de la Diputación. Sukarrieta tiene aproximadamente 350 habitantes y Pedro Sainz, del PNV, es su alcalde, quien nos atiende amable para decir que conoció la noticia «hace tres días, al recibir una llamada de José Luis Bilbao». Resalta el valor que el nuevo museo tendrá para la comarca, al ser «económicamente un proyecto beneficioso para toda Busturialdea, no solo para Sukarrieta», y no cree que alterará mucho la apacible vida de sus convecinos: «Cualquier día soleado de verano vienen más visitantes». Por último, cree que el museo no sería más que la guinda del pastel y remarca sobre todo la importancia del resto de infraestructuras, «como los viales que se mejorarán tanto desde Bermeo como por Gernika». Algo más cauto se muestra Rodolfo Lartitegi, alcalde de EA del municipio de Busturia, de alrededor de 1.800 habitantes, que no ha recibido la llamada del diputado general. «No podemos valorar un proyecto que apenas conocemos. La idea es positiva pero la prioridad está en mejorar las infraestructuras», dice con prudencia.
Aún se desconoce el grado de implicación del Gobierno de Lakua en un proyecto tildado por algunos como mera idea propagandística y, en vista de la dimensión que toma el proyecto, cada grupo político ha hecho su valoración. Así, el PSOE y el PP piden prudencia y más información a la Diputación, y EB muestra su preocupación por el posible perjuicio que podría sufrir el entorno natural de Urdaibai, al igual que El Taller de Ecología de Gernika o Greenpeace. Por su parte, Ezker Abertzalea ha pedido a la BBK que convoque una asamblea general que analice y decida la propuesta realizada desde la Diputación Foral.
A. B.
Urdaibaiko eskualdearen susperraldi ekonomikoa eragin nahian, Guggenheim berria eraiki nahi dute bertan, Bilbokoaren anaia txikia, eta Sukarrieta eta Busturia artean BBK-k udalekuetarako darabilen etxea hartu dute kokalekutzat.
Aldundiak Ea herrian dituen lurrak eskaini dizkio BBKri trukean, aurrerantzean udalekuak bertan egin ditzan. Akordiora helduz gero, nazioarteko punta-puntako arkitektoak erakartzen saiatuko da, museo berriaren eraikina sor dezaten.
Desde el anuncio del proyecto de un nuevo Guggenheim en Urdaibai se ha hablado mucho de economía y poco de arte, por lo que también hemos querido recabar la opinión de significados artistas y arquitectos de nuestro entorno y nos hemos puesto en contacto con el escultor Néstor Barrenetxea. «Me ha extrañado que se haya hablado de asuntos económicos y de la posible evolución positiva del turismo», reflexiona Barrenetxea, quien apunta no disponer de muchos elementos para realizar un juicio de valor. «Quiero entender un Guggenheim en Urdaibai como una apertura al arte vasco contemporáneo, y en ese aspecto me parece muy bien, porque todos los dineros que se aportan para la vida y el mantenimiento del Guggenheim Bilbao no se reflejan en una atención a los artistas vascos, y no se por qué». Según el bermearra, «al público y a los artistas vascos nos interesan las propuestas más que el dónde. Sí, hay sitios bonitos pero... ¿para qué se hace eso?». Espera que el nuevo proyecto ofrezca una oportunidad a lo que él considera debería ser lo más importante, «el contenido, la creación artística», y sentencia: «Si tiene otras finalidades y mantiene una excesiva contemplación hacia la voluntad de los señores de Nueva York, no estaría de acuerdo, y si va a ser una sucursal del museo de Bilbao y se hace porque allí ya no hay sitio, deja de interesar».
Al arquitecto Iñaki Uriarte le preocupa la trasgresión sistemática que ve en la reserva de la biosfera -«es en estos momentos un camelo»-, así como la situación del resto de museos de Bizkaia. «El propósito de un nuevo Guggenheim irrita desde el punto de vista de la cultura viendo la situación de penuria económica del Etnográfico, cuando el Minero a duras penas puede avanzar, el Marítimo es una verdadera calamidad por el emplazamiento, y cuando todavía en este país no se ha hecho el museo que podría ser de los más identificativos, el de la Ciencia y la Técnica, como tienen otras culturas industriales». El Guggenheim, «que no crea afectos sino efectos», se ha convertido en «simple recinto para turistas, como vaticinaba Oteiza». Hay que hacer una llamada a la sensatez, ya que «no es bueno tener sed de turistas, como decía Jesús Altuna».
A. B.
Proposamenari adi, BBK aurrezki kutxak aldundiaren eskaintza arretaz aztertuko duela esan du, eta bere lehentasuna orain arte egin izan dituen udaleku eta aisialdirako jarduerekin aurrera jarraitzea dela gogorarazi du.