GARA > Idatzia > > Euskal Herria

«Oinarria eraikitzen» doinuak jarriko dio musika Iruran egingo den Kilometroak 2008ri

p022_f02_111x111.jpg

Janire ARRONDO |

Urriaren 5ean Iruran egingo den Kilometroak jairako musika eta bideoklipa prest dira dagoeneko. «Oinarria eraikitzen» izena du kantak, eta letraren egilea Iruran bertan bizi eta Ikastolako guraso den Aitor Mendiluze bertsolaria da; abestiaren doinua, berriz, Tolosako Desordutan taldearen lana da. Bideoklipari dagokionez, Carl Watermaken zuzendaritzapean egin du Run Down produktorak, aurtengo Kilometroetako irudien kudeaketan dabilen Zut enpresak egindako gidoi batetik abiatuta. Igor Elortza, jaiaren koordinatzailearen esanetan, «gustura geratu dira lortu duten emaitzarekin».

Irurako ikastolako Ekhi, Maria eta Rian haurrak dira bideoko protagonistak, eta bertan ikastola berriaren eraikitzea irudikatzen dute. Bide horretan, «ikastolako guraso, aiton-amona eta beste hainbaten laguntza behar izan dute. «Hori da Irurako ikastolak errealitatean behar duena», Elortzak adierazi duenez. Bideoklip horretan islatzen dena da aurtengo Kilometroak jaiaren helburuetako bat, ikastolaren eraikin berria egiteko egin den inbertsio ekonomikoari buelta ematea.

Desordutan taldeko kideak eta Mendiluze bera ere agertzen dira klipean. Joseba Aranburu «Txus» Desordutan taldeko kidearen arabera, «proiektu aberasgarria iruditu zitzaigun eskaini zigutenean, ez baikara horren talde ezaguna».

Beraiekin batera Mulambo perkusio taldea, Bonbereneako txaranga, Deabruak Teilatuetan taldeko Aritz Mendieta, Izeba Pilarren Ilobak taldeko Gorka Otxoa eta Jone abeslaria aritu dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo