GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Legebiltzar frantsesak euskararekiko izandako jokabidea salatu du EHEk

GARA |

Legebiltzar frantsesean «hizkuntza eskubideak publikoki ukatu» dituztela salatu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak.

Hizkuntzak eta inguruko estatusak izan dituzte hizpide azken hilabeteetan Estatu frantsesean. Eztabaida horiek ordea, «antzuak dira» EHEren ustez; hots, «gizarteari begira malgutasun eta demokrata itxura emate aldera bideratu nahi izan diren eztabaida faltsuak». Ondare izendatzearen gainetik «euskarak behar duena ofizialtasuna da».

Gaineratu dutenez, «hizkuntza gutxituez baino, gutxiagotuez hitz egiten ari gara; beste hizkuntza baten nagusitasuna bermatze aldera, hizkuntza gutxietsi horiek galbidera eraman nahi izan direlako».

«Euskaldunon hizkuntza eskubideak eta euskarak behar duen ofizialtasuna gauzatze bidean» kalera ateratzeko deia egin du EHEk, abuztuaren 3an Baionan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo