GARA > Idatzia > > Mundua

Obama Ekialde Hurbileko nahaspilan sartu da boto bila

Nazioarteko politikagintza alorrean duen gabezia ezabatzeko asmoz Barack Obama munduan zehar egiten ari den bira Ekialde Hurbilean sartu zen atzo. Gaur, Israelera eta Ramallah-ra helduko da hautagai demokrata. Bidaiaren zatirik arriskutsuena izan liteke hau, israeldarrek ez baitute begi onez ikusten eta palestinarrek ere bere jarrera kritikatu dute.

p026_f01_199x124.jpg

GARA |

AEBetako Presidentetzarako hautagai demokrata Barack Obama Ekialde Hurbileko nahaspilan sartu zen atzo, atzerrian egiten ari den hauteskunde kanpainaren zatirik arriskutsuenean, edozein akatsek azaroan hautatua ez izatea ekar bailezake.

Ammanen geldialdi bat egin eta gero, Jordaniako Abdallah II.arekin bilera egiteko, arratsaldean Israelera eta Ramallah-ra heldu zen. Jerusalemen izaerari buruz egin zituen adierazpenek bertako biztanleen harridura sortu zuten.

«Jordania garrantzi handiko herrialdea da eskualdean; israel darren eta palestinarren arteko bake prozesuan zeresan handia dauka», adierazi zuen Illinoiseko senatariaren kontseilarietako batek.

Hala ere, kontseilari horren arabera, Obama ez da AEBetako presidente gisa arituko eta Jordanian egingo duen lan bakarra entzutea izango da.

«Badugu presidente bat, Obama senataria ez dago hemen politika egiteko edo negoziatzeko. Dena den, ikuspuntu desberdinen berri izatea oso baliagarria izango da», gaineratu zuen Obamaren kontseilariak.

Astelehenean, AEBetan egindako adierazpenetan, Abdallah II.ak etorkizunean Washingtonek Ekialde Hurbilean lan gehiago egin beharko duela nabarmendu zuen. «Ekialde Hurbilean bakea lortzea posible da, baina horretarako gauzak behar bezala egin behar dira, eta horretan AEBek ezinbesteko lana egin behar dute», esan zuen errege hashemiarrak.

Israelen, berriz, Obama alderdi nagusietako buruekin bilduko da gaur, besteak beste, lehen ministro Ehud Olmertekin eta Likudeko presidente Benjamin Netanyahurekin. Ramallah-n, berriz, Aginte Palestinarreko presidente Mahmud Abbasekin bilduko da.

Horrez gain, Negeveko Sderot hiria ere bisitatuko du. Bertan, Hamasek eta Israelek su-etena adostu baino lehen, maiz erortzen ziren Gazatik botatako suziriak.

Joan den martxoan, John McCain hautagai errepublikanoa Israelen izan zen antzeko bisita egiten, baina ez zen palestinarrekin bildu.

Israel, mesfidati

Israelgo agintariak mesfidati azaldu dira Obamak egingo lukeen politikaren aurrean, batez ere Irani dagokionez; hautagai demokrata Teheranekin mintzatzearen alde agertu izan baita.

«Israelen beldur dira. Obama aldaketaren irudia da, eta Israelek ez ditu aldaketak gustuko», adierazi zion France Presseri nortasuna ezkutuan mantendu nahi zuen agintari israeldar batek.

«Bushen administrazioak Israelekiko izan duen politikarekin oso pozik egon gara, batez ere Irango nuklearren aferan. Obamarekin, berriz, Iranen aurrean behar bezain erasokorra izango ote den zalantzak ditugu», gaineratu zuen.

Ramallah-n egingo duen egonaldia ere ez da samurra izango Obamarentzat, ekaina hasieran, Alderdi Demokrataren izendapena lortu eta berehala, AEBetako israeldarren aldeko lobby nagusiaren egoitzan egin zituen adierazpenak direla-eta.

Orduan, Jerusalemek Israelgo hiriburua izaten segituko zuela eta banaezina dela bota zuen Obamak; horrek sionisten txaloak eragin zituen, baina Iranen eta palestinarren ondoeza ere piztu zuen. Azken hauek Jerusalemek Palestinako Estatuaren hiriburua izan behar duela aldarrikatzen dute.

«Obamak behin eta berriz errepikatu du Jerusalemek bi aldeen artean adosturiko estatuaren zati garrantzitsua izan beharko duela. Horrez gain, Jerusalemek Israelgo hiriburu izaten jarraitu behar du eta ezin da hesien bidez bi zatitan banaturiko hiri bat izan», esan zuen atzo beste kontseilari batek, Obamak esandakoak argitzeko asmoz.

Agintari palestinarrengandik erantzun argia jasoko du: «Honako hau esango diogu Obama jaunari: ezinezkoa izango da bakerik izatea Jerusalem ez bada bi estatuen hiriburua», adierazi zuen Abbasen kontseilari politiko Nimr Hamadek.

Dieciséis heridos en otro atentado con excavadora

Un palestino hirió ayer a 16 personas en un nuevo atentado llevado a cabo con una excavadora en Jerusalén, el segundo de estas características que se registra en tres semanas. La Policía de Fronteras israelí mató a tiros al activista palestino.

Ghassan Abu Tir, de 22 años y natural de Um Tuba, un barrio de Jerusalén cercano a Belén, trató inicialmente de volcar un autobús antes de dirigir la excavadora contra varios coches.

El atentado se produjo en las inmediaciones del hotel King David en el que se iba a hospedar horas después Barack Obama, por lo que la Policía había establecido un dispositivo especial. GARA

iraken

Jordaniara joan aurretik, Irakeko lehen ministro Nuri al-Malikirekin bildu zen Obama. 2010. urterako AEBetako soldaduak herrialde arabiarretik kanpo izatea espero duela esan zion hautagai demokratak.

Olmert arremete contra Livni en la guerra por la sucesión

La carrera para acceder a la dirección del partido Kadima y sustituir a Ehud Olmert comenzó oficialmente ayer, con el primer ministro israelí arremetiendo duramente contra su ministra de Exteriores, Tzipi Livni, que es la principal favorita para sucederle.

«Temo por el futuro de Israel si Livni llega al poder. Es incapaz de tomar decisiones. Es influenciable y no tiene confianza en sí misma», señaló Olmert a sus allegados. Sus declaraciones fueron inmediatamente recogidas por los principales medios israelíes. «Pierde los papeles por cualquier cosa, hasta el punto de echarse a temblar. Creedme, no es capaz de liderar la política de un país», añadió Olmert, que calificó a Livni de «traidora y mentirosa».

El ministro de Medio Ambiente, Gideon Ezra, por su parte, criticó a Olmert por descalificar de esta manera a Livni.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo