GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Oianguren aldeko lagunek hitzordu berria dute gaur

GARA |

Oiangu parkean egiten ari diren «txikizioa» gelditzeko eta Udalari herri galdeketa egin dadin eskatzeko manifestazioa egingo da gaur iluntzean Ordizian.

Protesta ekitaldia 20.00etan abiatuko da Plaza Nagusitik eta bertan parte hartzeko deia egin diete ordiziarrei zein goierritar guztiei elkarteko kideek.

Elkarte horretako kideek zein ordiziar ugarik denbora luzea daramate ordiziarrentzat eta inguruko bizilagun eta eskolentzat aisialdi gune publiko izan dena babes dezatela eskatzen. Hala eta guztiz ere, lanek aurrera egin dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo