GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Zaldibian bihar hasiko den akanpadan parte hartzera deitu du AHT Gelditu!-k

GARA |

Bihar Zaldibian abiatuko den XIII. AHTren Aurkako Akanpadan parte hartzeko deia egin zuen atzo Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak. AHTren aurkako Asanbladak antolatu duen ekimena abuztuaren 3ra bitartean luzatuko da, eta ekintza egitarau luzea du: hitzaldiak, protesta ekintzak, mendi martxak...

AHT Gelditu!-ko kideen ustez, «Zaldibiako akanpadak, Itsasondo-Ordizia artean Eusko Jaurlaritzak hasi dituen `Euskal Y'-ren obrak gelditzeko egiten ari diren ekintzak indartu eta Goierriko AHTren kontrako herri mugimenduarekin bat» egingo du.

Agerraldi berean, datorren larunbatean Ordiziako txosnetatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia ere egin zuten. Protesta ekitaldia iluntzeko 20.00etan hasiko da, obrak gera daitezen aldarrikatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo