GARA > Idatzia > Kultura > Zinema

Auzibide Izugarriena

«X-Files: I want to believe»

Sei urte pasatu dira «Expediente X» telesaila amaitu zenetik, Murder eta Scully-k kasu misteriotsu berri bati irtenbidea emateko fikzioan behar izan duten denbora bera.

p046_f01_148x100.jpg

M. INSAUSTI | DONOSTIA

Banatzaileek itzulpenaren gaian trabatuta jarraitzen dute filmen izenentzako formula koherente eta behin betikoa aurkitu ezinean. Telesaila "Expediente X" gisa eman zuten, duela hamar urte estreinatu zen film egokitzapena bezala. Orain, berriz, jatorrizko "X-Files" izenaren alde lerratu dira, baina bere esanahian ingeleseko esaldiarekin bat ez datorren gaztelaniazko azpititulu bat gehituz. "Sinetsi beharra dut" izango litzateke itzulpen egokia, horixe baita Mulder pertsonaia haurtzaroan sortutako zalantzak eta galderei erantzuna bilatzen ahalegintzen den misteriozko fenomenoen detektibea ezaugarritzen duen esapidea.

Gaztelaniazko "Sinestea da koska" itzulpena handinahikoegia da jatorria telebistan duen frankizia bati dagokion beste emanaldi soil batentzat eta, ez denez jarraipen bat edo ohiko egiten zaigun bigarren zati bat, kapitulu bakan baizik, gauzak zaildu eta trabatu baino ez dizkio egin enpresa banatzaileari. Izen arruntaren atzean ohiko "2"-a ezin jartzean, nahaspila batean sartu dira, bere garaian nahiko modu ordena gabean eman zuten telesailean oso jantziak ez daudenak nahasaraziz, bide batez.

"X-Files: I Want to Believe" (X auzibideak: sinetsi beharra dut) filmak Lurretik kanpoko fenomenologia baztertu du aurreko filmean erabili zuen gertakizunaren bururatzetik, eta izularriaren generora makurtu da oraingoan hilketa bortitz eta esplikaziorik gabeko andana baten bidez, "The Silence of the Lambs" (Bildotsen isiltasuna) filmak finkatu zuen eskema jarraituz. Elurretan azaldutako hilotzen irudipenek oinazetutako apaizaren papera egin duen Billy Connolly antzezle ingelesak jarri du etenbeharra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo