Winterbottom eta Kore-eda zuzendariekin, Zinemaldiko Sail Ofiziala ia osatuta dago
Urrezko Maskorra lortzen saiatuko diren beste hainbat izenen berri eman zuten atzo. Donostiako Sail Ofizialean irailaren 18tik 27ra parte hartuko duten zuzendarien zerrendara gehitu dituzte Javier Fesser, Hirokazu Kore-eda, Samira Makhmalbaf, Michael Winterbottom, Belen Macias eta Yesim Ustaoglu. Horrela, Donostiako jaialdiko sailik garrantzitsuena ia osorik dago, titulu bakan batzuk baino ez dira-eta falta. Dena den, ezustekoak izango dira, zalantzarik gabe.
GARA | DONOSTIA
Donostiako Zinemaldiaren hasiera gerturatzen ari den heinean, Sail Ofizialean parte hartuko duten zuzendarien izenak zein diren argituz doaz. Nazioarteko zinemagile entzutetsuen zerrendan Javier Fresser, Hirokazu Kore-eda, Samira Makhmalbaf eta Michael Winterbottom izango dira. Hainbat jaialditan sariak jaso dituen Yesim Ustaoglu turkiarra eta film luzeetan hasi berria den Belen Macias ere Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira.
Lehenik eta behin, Iranetik etorritako Samira Makhmalbaf izango da, iazko Zinemaldian epaimahaiaren saria eskuratu zuen Hanaren ahizpa. Berez familia osoa da zinemagilea, beren aita Mohsenren ereduari jarraitu baitiote. Haien arteko lankidetza egindako lan gehienetan nabari da, eta aurten Samirak aurkeztuko duen «Two-Legged Horse» filmaren gidoilaria bere aita izan da. Samirak bi aldiz irabazi du Canneseko jaialdian epaimahaiaren saria. Lehena, «Tkhté siah» lanarekin, 2000. urtean, eta bigarrena «Panj é asr» filmarekin 2003an. Japoniako ordezkaritzat, Hirkazu Kore-eda zuzendaria izango dugu «Aruitemo, aruitemo» lanarekin. Japoniarrak, honakoarekin, hirugarren aldiz parte hartuko du Donostiako Zinemaldian, 1998an «Wandarfuru raifu» eta 2006an «Hana yori mo naho» filmekin etorri baitzen. Irailean aurkeztuko duen lanean, familia baten drama kontatzen du, seme-alaba heldu batzuek adinean aurrera egindako gurasoak bisitatuko dituzte urteetan beren egoitza izan den etxean. Familiako kide bakoitzak aldaketa txikiak nabarituko ditu besteetan, etxea eta amaren menua aldatu ez bada ere. Umorea eta malenkonia nahastuz, familiak zeinen atsegin eta nahasgarri izan daitezkeen azalduko du Kore-edak.
Itzulerak
Michael Winterbottom ere ez da ezezaguna Zinemaldian, aurtengoarekin hiru aldiz egon baita. «Genova» lanean azaltzen duenez, Italiako hiri horrek bizi berri bati ekiteko aukera emango die Joe eta bere bi alabei, ama hil ostean. Alaba bat mundu berri misteriotsuan murgiltzen den bitartean, besteak bere amaren mamuarekin topo egingo du kaleetan zehar.
«Pandora's Box» filma, bestaldetik, Yesim Ustaogluk Zinemaldian aurkezten duen laugarren lana da. Pelikula honen abiapuntua Estanbuleko berrogeita piko urteko hiru anaiek bere ama Turkiako Itsaso Beltzeko mendebaldean zuen etxetik desagertu dela jakinarazten dien dei bat da. Bizitzan zehar beren artean areagotu diren desberdintasunak alde batera utziko dituzte amaren bila hasteko. Arazoak, hala ere, berehala azalduko dira, Pandoraren kutxako sekretuak bezala. Urrezko Maskorra lortzen saiatuko dira era berean, Estatu espainoletik datozen beste bi lan. Javier Fresser, zuzendariak «Camino» aurkeztu du, bere ibilbideko hirugarrena «El milagro de P. Tinto» eta «La gran aventura de Mortadelo y Filemon» ondoren. Emozio-abentura da filma, eta hamaika urteko neska baten gorabeherak azaltzen ditu. Ezagutzera eman den seigarren lana Belen Maciasen «El patio de mi carcel» da eta zuzendari horrek egindako lehen film luzea da. Candela Peña eta Veronica Etxegi antzezleek parte hartzen dute bertan, eta emakumezkoen istorio bat kontatzen duen, baztertuta bizi diren emakumeena, hain zuen.
Con los seis títulos que ayer se dieron a conocer, y a falta de algunos detalles -algún otro título, alguna película sorpresa-, se puede ya decir que la sección oficial de la próxima edición de Zinemaldia está casi al completo y más avanzada que nunca. Aunque nunca resulta fácil buscar un punto de conexión entre historias y directores tan diferentes tanto en lo personal como en lo geográfico, se puede constatar, eso sí, que predominan las historias de búsqueda personal, relacionadas muchas de ellas con la experiencia de la muerte -Fesser, por ejemplo, en «Camino» , narra la aventura emocional de una niña enferma terminal-, que competirán junto a narraciones preciosistas casi a modo de joya cinematográfica -el coreano y ganador de festivales Kin ki-duk con «Bi Mong» (Dream)- y, en el otro extremo, películas de índole político, como «Tiro en la nuca», de Jaime Rosales -en la que aborda desde su perspectiva el conflicto vasco- o incluso historias de denuncia, pero abordadas desde un punto de vista más íntimo, como «El patio de mi cárcel», de Belén Macías.
A.E.