GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Sega

Hiru segalari lehiatuko dira Bizkaiko txapela lortzeko asmoarekin

J.L. | DONOSTIA

Hiru segalari lehiatuko dira Bizkaiko finalean. Abadiñon jokatuko dute saioa, Urkiolarako bidean, Basaguren jatetxeko belardietan. Finala bihar izango da 19.00etatik aitzinera.

Berriozabal, Gondra eta Intxaurbe lehiatuko dira. Segalari bakoitzak ordubete izango du lanerako, eta belar kilorik gehien mozten duen segalariak jantziko du txapela.

Aurten Jon Lapazaran falta da. Iaz agur esan zion iraupen luzeko probei, eta horrek ateak zabaltzen dizkie gainerako segalariei. Hala ere, final honek badu faborito garbi bat: Goiaga. Lapazaranen faltan, bera da txapela lortzeko faborito nagusia, nahiz eta berak ere lanak izango dituen saria irabazteko. Hirurentzat lehen lehiaketa izango da, eta horrek ere beti pizten ditu zalantzak zaleen artean, ordubeteko lana luzea baita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo