GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

HARRI-JASOTZEA

Egungo gehienak neurtuko dira Laukariz harriarekin

J.L. | DONOSTIA

Egungo harri-jasotzailerik gehientsuenak iragarri dituzte Laukariz harriarekin norgehiagoka egiteko. Ikusgai diren denak han izango dira, Laukarizen izango den ekinaldian, etzi, 19.30etik aurrera.

Laukariz harriak 134 kilo pisatzen ditu, eta harri berezi horietakoa da. Kirolari bakoitzak bost minutu izango ditu lanean aritzeko.

Antolatzaileek honako hauek iragartzen dituzte: Izeta II.a, Izeta III.a, Ostolatza, Elusokorta, Eizmendi, Urpe, Lertxundi, Barinaga, Urrutia, Igoa, Bertiz, Telleria II.a, Telleria III.a eta Agirre. Iragartzen diren guztiak joanez gero, Ostolatza eta Izeta II.a izango dira faborito.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo