GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Aizkora Gipuzkoako Txapelketa

Sei aizkolarik parte hartuko dute maila nagusirako txartela eskuratzeko asmoz

J.L. | DONOSTIA

Gipuzkoako Bigarren Mailako finala jokatuko dute bihar 18.00etatik aurrera Mendaroko plazan. Usurbilen, orain dela hiru aste finala jokatzeko txartela eskuratu zuten sei aizkolariek neurtuko dituzte indarrak.

Otaegi, Mujika, Arrospide, Zubizarreta, Telletxea eta Mugertza III.a lehiatuko dira. Aizkolari bakoitzak lau kana-erdiko eta bi 60 ontzako erdibitu beharko ditu. Txapela lortzen duenak heldu den urtean Lehen Mailan aritzeko aukera izango du.

Dirudienez, txapela lortzeko faborito nagusiak Otaegi eta Mujika dira. Lehenengoak irabazi zuen kanporaketa, baina lana aldatuko denez, ikusiko da zeinek janzten duen txapela, horrek maila nagusira igotzeko aukera ere emango baitie.

Bihar Mendarora doazenek, herrialdeko Lokotx-biltze Txapelketa ikusteko aukera ere izango dute.

Aizkoran, baina Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligara pasatuz, asteburu honetan bi ekinaldi izango dira. Bata gaur bertan izango da, izan ere, 12.00etatik aurrera Gasteizen, Buesa Arena ondoko plazan. Bertan Nazabal eta Arria V.a arituko dira lanean.

Beste saioa etzi arratsaldean jokatuko dute, Otxandioko plazan neurtuko baitira Nazabal, Arria V.a eta Lopez. Aizkolariek hainbat lan egin beharko dituzte, eta denborarik gutxienean mozten dituztenek irabaziko dituzte saioak. Jadanik proba batzuk jokatu dituzte, eta jokatutako horietan Nazabal eta Larretxea izan dira onenak. Bi jardunaldi hauek irabazteko faboritoa ere Nazabal da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo