GARA > Idatzia > > Kultura

Liza Minnelliren kabaretak ateak irekiko ditu gaur Donostian

Atzo gau osoa itzarrik mantendu gintuen gaubela musikalaren ostean, Jean Luc Pontyk eta Soft Machine Legacyk Kursaaleko areto txikian eta Liza Minnellik areto nagusian emango dituzten zuzenekoek itxiko dute gaur Donostiako Jazzaldiaren 43. edizioa. Eguraldi ona lagun, beste behin ere milaka lagun bildu dira egunotan Donostiako hondartzez eta jazz musikaz gozatzera, John Hiattek bere kontzertua bertan behera uzteak bukaera garraztu badigu ere.

p047_f01_199x116.jpg

Anartz BILBAO | DONOSTIA

Liza Minnelli, horra Donostiako Jazzaldiak aurtengo ekina bukatzeko aukeratutako izar mediatikoa. Hirurogeita bi urteko iparamerikarraren ikuskizuna paregabea dela dio Miguel Martin jaialdiko zuzendariak, baina sarreren salneurri garestia dela eta, entzuleek ez dute horren argi antza. Kontua da kontzertu ustela edo zoragarria eman, «Cabaret» filmeko protagonistak ospe handia duela mundu osoan eta, ondorioz, dudarik gabe, jakin-mina sortuko du gaur Donostian. Ez da zuzeneko interesgarri bakarra izango bere garaian nora ezean ibilitako izarrarena; Jean Luc Ponty ikusteko sarrerak agortuta badaude ere, adi izan baita Soft Machine Legacyk emango duen zuzenekoari (sarrerak daude oraindik), ederra aurreikusten da eta.

Jazza eta bertsoa uztarri berean

Aipa dezagun atzo estreinakoz izan genuen «Gaubira» egitasmoa. Jazz gaupasa egiteko proposamenari erantzunez eta giro ona lagun, milaka izan ziren atzo kaleak bete zituztenak, musika zaleak asko, parranda zaleak gehienak, bihar kontatuko dizuegunez.

Herenegun, berriz, Anthony Braxtonek kontzertu gogor eta ulergaitza eman zuen Kursaaleko kubo txikian; bien bitartean, Benjamin Biolay frantziarraren popak hondartzako milaka musika zale gazteak asetu zituen. Ondoren, euri tanta potoloak lagun, The Mungolian Jet Set talde zoroa ikusi genuen hondartzako oholtza nagusian, ekaitzari jaramon handirik egin gabe Zurriolako soinu zaparrada goizaldera arte luzatzen.

Aldez aurretik, Victoria Eugenia antzokian, bertsoa eta jazza uztartzen saiatu ziren Bixente Martinez, Julen Izarra, Asier Ituarte, Jon Piris eta Hasier Oleaga musikari euskaldunak batetik, eta Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolari ezagunak bestetik. Seiehun lagunek lepo betetako antzokian bero eta kementsu jardun zuten eta bertan zen Juan Mari Arzak, esaterako, gustura utzi zuten, gero sukaldariak berak aitortu zigunez.

Baina Donostiako Jazzaldiak badu zer gozatu hiriko zokorik ilunenetan ere, eta jendetzatik ihesi, Altxerri aretora jo genuen, bossa novaren 50. urtemuga nola ospatzen zuten entzuteko.

Marcia María aurkitu genuen bertan, frantziar bateria jotzaile bat, gitarra jotzaile brasildarra eta bi euskaldun lagun zituela. Pianoan, Iñaki Salvador eta kontrabaxuan, berriz, Gonzalo Tejada (Maríak ez zuen abizena modu egokian ahoskatzerik izan). Ahots indartsua du baina abesterakoan gozotasuna falta du brasildarrak; halere, maitekiro hartu gintuen entzuleak eta jai bukaera polita eman zigun Vinicius de Moraesen «Garota de Ipanema» zoragarriarekin.

SARRERAK SALGAI

Atzo 80 euro balio duten 130 sarrera inguru saltzea falta zuen Liza Minnelli zinema izar ohiak Kursaaleko areto nagusia mila eta zortziehun ikus-entzuleren jakin-minaz betetzeko.

El Jazzaldia donostiarra clausura hoy su 43 edición

Aun con el disgusto de no poder ver a Jhon Hiatt, el domingo, último día de festival, se presenta sonoramente luminoso. En los escenarios de pago actuarán Jean Luc Ponty, Liza Minnelli y Soft Machine Legacy. El violinista Ponty ofrecerá su recital a las 18.30 en el cubo pequeño del Kursaal, con todo el papel vendido. Por su parte, la estrella mediática Liza Minnelli no ha conseguido aún completar el aforo del escenario principal del Kursaal, quizás porque su espectáculo sea una incógnita y las entradas están entre los 80 y los 100 euros. Ayer, eran 130 entradas de 80 euros las que seguían a la venta. Atención también, a pesar de actuar en una hora tardía -23.30-, a la propuesta de Soft Machine Legacy en el cubo pequeño del Kursaal, con entradas a 15 euros. En Altxerri, el trío de Joaquín Chacón. En cuanto a los escenarios gratuitos, en el espacio Frigo actuarán la Debako Musika Banda, Till Brönner Band y The Music of Jimi Hendrix, a partir de las 18.30. En la carpa Heineken y a la misma hora, The Cheese and Road Ensemble, Gregario de Luxe y Kate McGarry, y en el Escenario Verde, Asa y Dapuntobeat. A. B.

Fitxa

Data: Gaur, igandeak 27.

Kursaaleko kamara aretoa:

18.30. Jean Luc Ponty.

Sarrerak agortuta.

23.30. Soft Machine Legacy. 15 euro.

Kursaaleko auditorioa: 20.30. Liza Minnelli. 80 euro.

Victoria Eugenia antzokia:

22.30. Jhon Hiatt.

Bertan behera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo