GARA > Idatzia > > Mundua

Kubak ez duela defentsa alde batera utziko ohartarazi du Raul Castrok

AEBetako hauteskundeen irabazlea edozein izanik ere, Kubak bere defentsa ez duela alde batera utziko ohartarazi zuen Raul Castrok Moncadako kuartelaren erasoaren 55. urteurrenean. Hala, defentsa operazioa «bide onetik» doala nabarmendu zuen. Dena den, azken hilabeteetan hartutako neurriak eta egungo egoera izan zituen hizpide nagusi. Bere anai Fidel Castrori ere aipamen ugari egin zizkion.

p019_f01_148x156.jpg

GARA |

Nazioarteko hedabideek Raul Castroren hitzaldian berrikuntzarik ez zela egon nabarmendu zuten, oro har. Aldaketa berririk iragarri ez izana ere leporatu zioten. Erreforma gehiago ez zituen iragarri, baina azken hilabeteetan hartu dituzten erabaki eta neurri esanguratsuak zerrendatu zituen.

Kubako egoeraren balantzea eta Estatu Batuekiko jarrera izan zituen hizpide nagusi Moncadako kuartel izandakoaren aurrean egin zuen agerraldian.

Argi utzi zuen AEBetako hauteskundeetako irabazlea edozein izanik ere, segurtasuna «zaintzen» jarraituko dutela, ekoizpenarekin batera. Bere hitzetan, «defentsa operazioa bide onetik doa: aurten, 2.000 ofizial eta gehiago lizentziatu da, azken hamar urteotako kopururik handiena dena». «Gure borroka 1953ko uztailaren 26an hasi genuen berbera da, baina beste testuinguru batean. Moncadako eta Bayamoko kuartelen harresien atzean zeuden soldadu horiek baino boteretsuagoa den etsaiari aurre egin behar diogu. Aldi berean, herriaren indarra nabarmen hazi da batasunari esker», aditzera eman zuenez.

Horiek esanda, mundu mailako krisiari eta horrek beste herrialdeetan duen eraginari tarte luzea eskaini zion. «Krisialdia ez da bakarrik ekonomikoa, klima aldaketarekin eta energia baliabideak arduragabe erabiltzearekin ere lotuta dago. Egoera horrek nazio guztietan eragina duen arren, ondorioak Hirugarren Munduko herrietan sumatzen ditugu bereziki», esan zuen. Krisiari aurre egiteko neurririk ez hartzea leporatu zien herrialde aberatsenetako gobernuei eta enpresa handiei. «Jarrera hori berekoia eta arduragabea izateaz gain, buru-hiltzailea ere bada, zeren haiek nahi edo ez, guztiok bizi gara planeta txiki honetan», helarazi zuen.

Kubaren barne egoerari dagokionez, Iraultzak aurrerapen eta lorpen ugari lortu dituela nabarmendu zuen:

«Oso gogoan izan behar dugu 1953an, Moncadako kuartelari eraso egin genionean, kubatarren bizi itxaropena 59 urtekoa zela, egun baino 20 urte gutxiago. Egun, Hegoamerikako eta Karibeko biztanleekin alderatuta, batez beste, kubatarrok bost urte gehiago bizi gara. Iraultza aurretik, langabezian zeuden lagunen ilarak benetan luzeak ziren, nekazariak beren lurretatik kanporatzen zituzten, alokairua ordaindu ezin zutenak etxebizitza uztera behartzen zituzten. Ez dira ahaztu behar hezur eta azal besterik ez ziren umeak, medikurik eta eskolarik gabe, kalean diru eske zebiltzanak».

Ez dira beti albiste onak izango

Kubatarren %71 Iraultza ondoren jaio da. Horregatik, beharrezkotzat jo zuen Fulgencio Batista diktadorearen garaian herritarren gehiengoak zituen bizi baldintza gogorrak gogoraraztea. Nahiz eta egungo egoera nabarmen hobea izan eta hobetzeko egitasmoak eduki, oharpen argia egin zien Castrok kubatarrei: «Soilik albiste onak jasotzera ez dugu ohitu behar».

«Arazo guztiak konpontzeko borondate osoa izan arren, duguna baino diru gehiago ezin dugu xahutu. Eskura ditugun baliabideei ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko, aurreztea ezinbestekoa dugu, lehenik eta behin, erregaietan».

«Ez dugu ahaztu behar umilen eta umilentzako Iraultza dela esku arten dugun hau. Ez dugu inoiz iraultzaileen oroimena salduko», nabarmendu zuen.

«Nuestro deber es elevar al máximo la eficiencia en el uso de nuestros recursos»

Raúl Castro tuvo muy presente en su discurso a su hermano Fidel, a quien se refirió en numerosas ocasiones. Parafraseando lo que dijo en esa misma tribuna un 26 de julio de hace 35 años, recordó que «como país pobre, sin grandes recursos naturales de fácil explotación, en medio de un mundo donde gran parte de los pueblos viven en la mayor pobreza, los objetivos de nuestro pueblo en el orden material no pueden ser muy ambiciosos».

Por eso, remarcó, que «será nuestro deber en los próximos años elevar al máximo la eficiencia en la utilización de nuestros recursos económicos y humanos. Llevar la cuenta minuciosa de los gastos y costos. Y los errores de idealismos que hayamos cometido en el manejo de la economía saberlos rectificar valientemente».

En cuanto a la situación en el Oriente de Cuba, donde vive el 35% de la población, subrayó que, si bien «desde 1959 se han hecho grandes esfuerzos, aún siguen en desventaja con el resto de la nación. El periodo especial y los desastres naturales que nos han azotado con particular fuerza, influyeron en que no hayamos podido avanzar con mayor celeridad», lamentó.

Pero, «a pesar de la gran cantidad de problemas que aún quedan por resolver, se han aprovechado bien y rápido los limitados recursos que el país ha podido entregar adicionalmente a la región oriental». Así se refería a la construcción y ampliación del acueducto de Santiago que quedará acabado en 2010. En 2011 concluirá la rehabilitación de otros dos acueductos que tendrán agua a diario y la construcción de una conductora de 25 kilómetros que «garantizará una fuente adicional ante grandes sequías». Eso sí, advirtió que «en la medida en que se distribuya más agua, más habrá que ahorrar, porque es un recurso muy valioso e imprescindible». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo