Iñaki Rike eta Fernando Ros omendu dituzte
GARA |
Iñaki Rike euskal errefuxiatua hil zela bi urte bete ziren atzo, eta bere jaioterria den Lezamako herritarrek omenaldia egiteko baliatu zuten eguna. Rikek 18 urte eman zituen Estatu espainoleko kartzeletan, eta horien osteko sei urteak kalean eman bazituen ere, errepresiotik ihes egin beharrean zegoenez, bere herritik kanpo eman zituen bere bizitzako azken urteak. Baionan hil zen, gaixorik. Orduan egin bezala, lezamarrek omenaldi beroa eskaini zioten atzo beren herritarra zen gudariari. Nafarroako Abartzuza herrian ere beste omenaldi bat izan zen. 1986an Hernaniko trenbidean estradizioen eta kanporaketen kontrako ekintza bat burutu behar zuenean hil zen Fernando Ros, Lizarraldeko bizilaguna. Amnistiaren aldeko mugimenduko kidea zen Ros.