GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Hiesak oraindik ere prebentzioa du arerio nagusi eta pobrezia lagun min

Hiesa aurrera egiten ari da etenik gabe, eta nazioarteko arduradunak beren mezuari baikortasun kutsua ematen ahalegintzen diren arren, gaitz larri honen bilakabideak ez du itxaropenerako tarte handiegirik uzten. Datu soilek gaitzaren krudelkeria agerian uzten dute: 33 milioi pertsona daude kutsatuta, horietatik 2'7 kutsatu berriak direlarik; urtero miloi bat pertsona hiltzen da hiesaren ondorioz; Afrika da, baita alor honetan ere, kontinenterik kolpatuena, bertan daudelako hiesdun gehien eta, gainera, bertakoek botikak hartzeko aukera gutxi dituztelako.

Gauzak horrela, medikuntza alorreko aurrerapenak ez dira nahi bestekoak, herritar askoren arduragabetasuna izugarria da eta, azkenik, agintarien erabakitasun eza onartezina da. Hartara, izurrite honen aurka norberak duen armarik eraginkorrena prebentzioa da. Alor politikoan eta ekonomikoan, ordea, herrialde «garatuek» dute abantaila gehien. Hara, bada, «garapena» da antidotorik onena. Jakina, herrialde aberatsek konponbide hau zabaltzeko arazo bat dute: aberastasuna ez dela kutsakorra eta, batez ere, beste herri horien menpekotasuna duela oinarri.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo