GARA > Idatzia > > Ekonomia

Mobilizazioei esker aurten ez da arto transgenikorik ekoiztu Ipar Euskal Herrian

Alerte OGM Euskal Herria kolektiboa pozik agertu da, 2008ko uztaldian Ipar Euskal Herrian ez delako MON810 saileko arto transgenikorik landatu, herritarren eta laborarien «mobilizazio handiari esker».

p026_f01148x104.jpg

Xabi HERNANDEZ |

Estatu frantsesean produktu transgenikoen ekoizpena legez arautua bada ere, oraindik orain legearen zirrikituek arto transgenikoa eta ez-transgenikoa landatzea baimentzen du. Ipar Euskal Herriko lurrek ematen duten ekoizkin nagusienetakoa izaki, hilabete honetan izandako emaitzak garrantzia hartzen du bertako laborantzaren alorrean.

Hala ere, estatuan transgenikoez ¯OGM akronimoaz izendatuak frantsesez¯ laboratzen diren artadiek lur-sailen %0,75 osatzen dute gaur egun. Hori dela-eta, Alerte OGM Euskal Herria kolektiboak bere «kezka» adierazi du, eta «adi» segituko duela orain arte egindako «zaintza eta informazio lanari jarraipena emanez». Izan ere, elkarte honek ohartarazi duenez, Tarn eta Garona eskualdeetan «legez kanpo» genetikoki aldaturiko arto uztak aurkitu ziren joan den uztailaren 10ean.

Iraileko erabakiaren zain

Halaber, kolektiboak oroitarazi du «transgenikoen erabilera ez dela aitzinamendua». Alde horretatik, gogora ekarri nahi izan dute, «AEBetako Laborantza departamentuko iturrien arabera, azken ikerketek OGMak txer- tatzeak ez dituela mozkin handiagoak ematen frogatu dute». Salatu dutenez, «ez da errentagarria, eta 15 bider pestizida gehiago erabili beharra ekartzen du». Orain arteko aurkako jarrera eta ekimenekin jarraitu nahian udari begirako kanpaina hasi dute.

Kolektiboak gutun bat igorri dei herri elkargoei, Ipar Euskal Herriko barnealdean bereziki, herrietan «Hemen OGM kulturarik ez» afixak ezar ditzaten eskatuz. Haien arabera, «opor garaia dela-eta, kanpotik etorritakoek nahiz tokikoek ontzat joko luketelako». Asmoa kontzientziazioa handitzea eta informazioa ahal bezainbeste zabaltzea baita.

Dena den, irailean Parlamentu frantsesak «OGMrik gabe- koak» deitutakoen onarpen mailari buruzko -egun %0,9n- erabakia hartuko du, berez ez baitira transgenikorik gabekoak. Oinarria otsaileko lege moratorioa da, zeinak MON810 mota-ko artorik ez ekoiztea galaraz-ten duen.

Abeltzainen txertoen garestitzea salatu du ELBk

Osasunaren Babeserako Elkarteak (GDS) iragan uztailaren 22an sustatutako bilkuran, laborantza sindikatuak ¯abeltzainen ordezkariak ere badira¯ batzartu ziren txertoen salneurrien igoerari buruz mintzatu, bai eta izan litezkeen irtenbideak xerkatzeko.

Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) udaberri hasieratik dihardu negoziazioak «txarrak» izan direla salatzen eta, horrekin batera, albaitariek ematen dituzten zerbitzuengatik fakturatzen dituzten «gehiegizko tarifak». Sarritan, abeltzainek aurre egin behar izaten dieten ordainketak orduko 600 eurora heldu ohi dira. Gauzak horrela, sindikatu honek fakturen zenbatekoa ez ordaintzera dei egin du, baldin eta albaitarien kolektiboak «ahalegin kontsekuentea» egiten ez badu, eta tokian tokiko herri elkargoek ordainketak arinduko lituzketen laguntzak zehazten ez badituzte.

Bestalde, atzo Pauen Eric Movant suprefetarekin eginiko bileran, sindikatuek aldarrikatzen duten Krisi Batzordearen afera bideratu behar zuten. Batzordeak laborarien egoera ekonomiko txarra konpontzen lagunduko luke, baina suprefekturak ez du neurria begi onez ikusten. Oraindik ez dago emaitzarik. X. H.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo