GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

NBEk argi utzi du Estatu frantsesak aspaldi utzi ziola giza eskubideen sehaska izateari

Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Estatu frantsesari buruzko txostena argitaratu du. Estatu hori Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren sinatzaileetako bat denez, azterketa hori egitera derrigortuta dago. Uztailaren 9an eta 10ean, Genevan, txosten honen oinarri diren bistak egin ziren, alde batetik Estatu frantseseko Barne eta Justizia ministerioetako hainbat ordezkari bertan zeudela, eta beste aldetik Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiaren edo Human Rights Watch-en gisako erakundeetako ordezkariak bertan zeudela.

Txostenak ez du zalantzarako tarterik uzten. Herrien eta gutxiengoen eskubideei dagokionez, komunitate horien onarpena aztertzeko eskatzen dio batzordeak Estatu frantsesari. Legedi antiterroristaren alorrean, bai atxiloketa garaiko inkomunikazioaren tarte luzea murrizteko, bai eta kartzela prebentiboa sistematikoki erabiltzeko joera eteteko ere eskatu dio batzordeak. Horrez gain, kartzeletako egoera bereziki larria dela dio txostenak, gainpopulazioa eta bizi baldintza latzak direlarik bere kezketako batzuk. Aholku hauek, gainera, lotesleak dira frantziar legediaren arabera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo