Arditurri: meazuloen handitasunean murgilduz txiki sentitzeko arriskua
Duela bi mila urteko gizonen izerdi tantak suma daitezke Aiako Harria mendigunearen bihotzean, Arditurrin. Erromatarren garaiko galeriak mendeetan kokatzea errealitate bilakatzen dute; handitasun horretan txiki sentitzea historiara salto egitea da.
Odeia AIESTARAN
Isiltasuna historiaren doinuarekin nahasten da; iluntasuna arroken argitasunarekin eta hoztasuna, berriz, sentsazioen beroarekin. Arditurriko meategiaren handitasunaz ohartzeko Guillermo Thalacker ingeniari alemaniarrak 1803an aipatu zuena irakurtzea besterik ez dago: «Laurehun gizon berrehun urtez lanean aritzea ere ez litzateke nahikoa izango meazulo hauek guztiak zulatzeko». Garrantzi handiko meategia izan da, lehenik erromatarrek ustiatua, gure aro honetako lehen mendetik hasita. Gerora, horren ustiaketak Erdi Aroan zehar jarraitu zuen; ondoren bultzada berri bat izan zuen XVII. mendean; hurbilago, XIX. mende azkenetan, bai eta XX.ean ere, 1985eko urtarrilaren 30ean itxi zuten arte.
Erromatarrek Gipuzkoan egindako lanen ispilu gardena da Arditurrikoa. Inguruaren ustiaketaren lehen zantzuak Burdin Arokoak diren arren, aurreneko ustiaketa antolatua eta egiaztatua Erromatar Inperioari dagokio; adituak ziren meatzaritzan, eta K.a. I. mendearen inguruan heldu ziren Euskal Herrira. Oiartzungo Arditurrin hamabost bat kilometro zulatu zituzten hain preziatua zen altxorra lortzeko: zilarra. Meategiko historia zuzen-zuzenean bizitzeko bertaratzea ezinbestekoa da, deskriba ezinezko sentsazioak sortzen baitira denboraren tunelean barna joanez. Behin kaskoa, argigailua, eskularruak eta oinetako aproposak jantzita abenturan murgiltzeko prest gaude.
Barneko labirintoa
Bisitan erromatarren aztarna ugarirekin egin daiteke topo, beraz, horrela, meategia garai hartan ustiatua izan zelako zalantza guztiak uxatuta geratzen dira. Iluntasuna jaun eta jabe den eremuan hainbat lanen testigu izan diren galeriak denboraren orratzen baitan nola aldatzen joan diren nabari daiteke.
Meatze handian sartu baino lehen, bisitariak areto batean narratzaile baten ahotsa entzungo du, Juan Guillermo Thalacker alemaniar ingeniariarena, hain zuzen, meatzearen historiaren errepasoa egiten duena. Ahots hori soinuek, efektu bereziek eta argiek laguntzen dute. Horiek horman eta sabaian mugimendua duten irudiak eta siluetak sortzen dituztelarik.
Abenturan sartu orduko, pasabide batetik beheko galeriak ikus daitezke, aurrera eginez bisita daitezkeenak. Aurretik ordea, erromatarren garaian kokatzen gaituzten soinu-efektuek, erromatarrek egiten zuten lan «gogorra» ezagutzeko lehen parada eskaintzen dute. Ustiatu zuten bi mila urteetan meazulo barruan bizitako soinuak eta giroa birsortzen dute teknologiak berriek. Arrokek erortzean egiten zuten zarata eta, nola ez, erabateko isiltasuna, lakuetako uren gaineko isla kulunkariek soilik lagunduta, entzun daitezke. Berebiziko lasaitasuna suma daiteke, batzuetan ezinegonezko lasaitasuna bihurtzen dena, ordea. Argiek meazuloaren sekretuak argitzen dizkiote bisitariari, materiala kargatzeko antzinako tokiak, meak, mineral-zainak eta lurpeko lakuen paisaia ikusgarriak, besteak beste.
Lurzorutik behera joanda ibaiaren kotatik hamasei metro jaitsita hain zuzen ere, magiaz betetako galeriak aurki daitezke. Ezin zenbatu daitezkeen estalaktiten bidez, ur tanta txikiak harrien gorputzetatik ihes egiten dute. Meategiak altxor ugari dituen arren, «aipamen berezia» behar dute ametsetako lakuen antzeko diren ur putzu erraldoiek. Galerietan ura ez pilatzea oso garrantzitsua zenez, eta horietako asko ibaiaren mailatik behera zeudela kontuan hartuta, cunicula izeneko teknika erabili zuten; bisitariak teknika horrek utzitako aztarnekin topo egin dezake misterioz betetako meategian.
Erromatarrek sua oinarrizko elementu zuten, argia izateko ez ezik, pasabideak irekitzeko erabiltzen baitzuten; horrela, arroka xehatzea errazagoa izaten zen. Zuloak irekitzeko torrefakzioa izeneko metodoa erabiltzen zuten: arroka ondoan sua egin, hau pitzatu eta puskatu zedin. Orduan pikotxarekin leuntzen zituzten meategiko hormak eta erraz nabari daitezke, beraz, euren aztarnak. Koska txiki batzuk ere bereiz daitezke, kriseiluak jartzeko erabiltzen zituztenak dira; horrela argitzen zuten bidea eta lanerako gunea. Sekulako lan prozesua egiten zuten.
Arkeologoak ekinean
Bisitaldia are gehiago gozatzeko Arkeolan taldeko kideak jo eta ke lanean ikusteko aukera dago Arditurrin; denbora luzez zein egoeratan moldatzen ziren ikustearekin lanaren «gogortasunaz» ohartzen da bertaratutakoa. Arkeologoak erromatarren ustiapeneko lekukotasun berriak aurkitzen ari dira.
Meategia 1984. urtera arte aktibo egon zen, eta itxi baino urte bat lehenago egindako indusketetan bederatzi galeria atzeman zituzten; denborarekin, ordea, kantitatea igotzen joan da eta, gaur egun, meategiaren tamaina ikaragarria dela-eta, argitzeke dago zenbat dauden benetan. Arkeolaneko kideek azaldutakoaren arabera, «lan garrantzitsua da, oraindik gauza gehiago ateratzea» espero dutelako.
Taldeko arkeologoek azaldu dutenez, indusketa prozesu bat egiten ari dira orain. «Lurraren ordena errespetatuz» egiten ari dira lan, eta dokumentazio guztia hartzea ezinbestekoa da, «gero dena galdu egingo delako». Egunean zortzi ordu sartuz, orain arte topatu dituzten aztarnak oso garrantzitsuak direla nabarmendu dute: zeramika erromatarra, ardien aztarnak, galena... Imajina ezin daitezkeen elementuak ageri dira; denak oso egoera onean.
Arditurrin lanean ari diren kideek azaldu dutenez, hiru urteko proiektua izan arren, kanpaina motzak izaten dira. Lehena uztailetik irailaren bukaera arte egingo dute. Galeriak induskatu eta aztarnak atera; hori da, hain zuzen ere, Arditurriko proiektuak aurreikusten duena. Baina gizarteratze lana ere garrantzitsutzat jo dute eta, hala, jendeak bertatik bertara indusketa lanak ikusi ahal izango ditu, meategiko txoko guztiak ezagutzearekin batera.
Historian zehar egiteko bidaia ahaztezina da dudarik gabe; erromatarren garaitik orain gutxi arte ustiatutako meak aurrez aurre ikusteko parada ezin hobea. Bisitaldiak, astelehenetan izan ezik, asteko egun guztietan egin daitezke, bai goizez bai arratsaldez. Ez dago, beraz, aitzakiarik Oarsoaldeko txokoa ez ezagutzeko.
Orain gutxi ireki duten Interpretazio Zentroak gainera, bere erraietan Arditurriko meategi esparrua hartzen duen Aiako Harria Natura-Parke ondarean, kulturan eta naturan murgiltzeko aukera eskaintzen du. Aisiarako kanpoko eremuak, berriz, egun osoa Euskal Herriko paraje berdeetan igarotzeko plazerra ematen du. Gainera, ingurura hurbildu ahala, Imanol Marrodanen «Erabatekoa eta ezdeusa: Sorburua» izeneko eskultura ederra ikusi ahal izango du bisitariak. Eskulturatik harantz Donostia eta itsasoa ikus daitezke, eta bestaldetik Aiako Harria.
Mendigune hori, hain zuzen ere, Euskal Herriko egitura geologikorik zaharrenetakoa da, orain 250 milioi urte inguru azaleratutakoa baita. Horrela, arroka batzuetan, itsasoko animalien fosilak ere aurkitu izan dituzte. Bestalde, ezin ahaztu daiteke, mende asko daramatzala gizakiak bertan bizitzen, eta horren erakusle ditugu parkeko hainbat lekutan dauden cromlechak, tumuluak eta trikuharriak, bai eta aipatutako erromatarren meatzeak eta ondorengo garaietako errotak ere.
Arditurrira gerturatzean, beraz, kontuz; historiaren atzaparretan erortzeko «arriskua» dago-eta.
El Consejo de Gobierno de Lakua ha dado vía verde a la declaración de Conjunto Monumental, con la categoría de Bien Cultural Calificado, al coto minero de Aizpea, en Zerain (Gipuzkoa). El conjunto monumental incluye las canteras a cielo abierto, los elementos relacionados con el transporte y el almacenamiento de crudo, con el transporte de calcinado así como con las dependencias auxiliares, entre las que se encuentra el edificio de la estación del ferrocarril, la cantina, los almacenes de herramientas, los polvorines y los talleres de mantenimiento.
En el barrio de Aizpea el aprovechamiento del hierro es una actividad que cuenta con una larga historia. Las primeras referencias del siglo XII demuestran que la explotación del hierro se llevaba a cabo al aire libre mediante pequeños hornos. En el siglo XIV, se extraía el hierro que luego se trabajaba en las ferrerías del alto Urola y del alto Deba. Las referencias más recientes son de finales del siglo XIX y a principios del XX. En esta época fue una compañía inglesa la que se encargó de la explotación y a ella se deben muchas de las estructuras y edificaciones que hoy en día se pueden encontrar. En 1932, la explotación de las minas pasó a manos de una empresa alemana y, a continuación la fábrica de Patricio Echeverría de Legazpia se hizo cargo de ellas, la cual cumplió con esa misión hasta que en 1951 se cerraran las minas.
Tras su declaración como Conjunto Monumental, el Departamento de Cultura, a través del Centro Vasco de Patrimonio Cultural, incluirá el coto minero de Aizpea de Zerain en el catálogo de Bienes Culturales Calificados.
GARA