GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Araban euskara normalizatzeko hutsuneak azaldu ditu ezker abertzaleak

GARA |

Arabako Aldundiak agintaldiko lehen urtean «euskararen erabilera bermatu ez izana» salatu du Arabako ezker abertzaleak. Beraien hitzetan, «txosten publikoak gaztelaniaz kaleratu dituzte, bide seinaleak ere soilik gaztelaniaz daude, webgunearen euskaratzea neurrigabe atzeratu dute, ez dute itzulpen zerbitzurik eskaini...».

«Halako hainbat gertakariren berri eman diogu Hizkuntza Eskubideen Behatokiari eta Eusko Jaurlaritzaren Elebide-ri», Ezker abertzaleak azaldu duenez.

Hainbat neurri jasota zeuden 2005ean, PP gobernuan zela, Aldundiak onarturiko normalizazio planean. Euskara planaren betetze mailari buruzko azalpenak ema- tean, «EAJko Claudio Rodriguez ahaldun nagusiordeak, aldiz, PPk onarturiko plana anbizio han- diegikoa zela esan zuen».

Arabako ezker abertzaleak argitu duenez, Arabako Foru Aldundian tal- deak dituen biltzarkideen lehen ekimena «Aldundiko Euskara Zerbitzua giza baliabideez eta baliabide ekonomikoez sendotzeko proposamena egitea» izan zen. Euskara Batzorde bat eratzeko eskaria egin zuten, egun sakabanatuta dauden Euskara Zerbitzua eta Kultura eta Kiroleko Arloa batuz, Euskara Arloa eratzeko eta Arabako euskalgintzako partaideak hantxe biltzeko. Ezker abertzaleak salatu duenez, «Aldundiko hirukoak eta PSOEk ezezkoa eman zioten». Gerora, berriz, «beraiek, bi egitura horiek elkartuago lan egiteko beharra aipatu zuten».

PSOEren esku

Ezker abertzalearen esanetan, «Arabako Aldundiak, euskararen normalizazioa lortzeko euskal- gintzarekin elkarlan estuan aritu ordez, PSOE- ren esku utzi du zeregin hori».

Adibide gisa hau aipatzen du: «Milioi bat euro bideratu ditu PSOEk euskararen sustapenera, hain zuzen ere, aurrekontu erabilgarri osoaren %0,8, Xabier Agirrek aurrekontuak Txarli Prietorekin adostu ondoren».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo