GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Berezkoak

Sorhuet-Etxeto bikoak indartsuena dela erakutsi du

Baionan bi oren eta erdiko finalerdia jokatu zuten, aspaldiko luzeena, eta amaieran Larretxea eta Ezkurra nekez menderatu bazituzten ere, finala jokatzeko txartela eskuratu ahal izan zuten

p042_f02.jpg

SORHUET-ETXETO 50

LARRETXEA-EZKURRA 47

Jon LEUNDA | BAIONA

50 kintzetara jokatuz, neurketak dezente luzatzen dira, baina lehiaketaren hasieran ia inork ez zuen iragarritako Masterreko bigarren finalerdiak ia bi oren eta erdi iraungo zituenik uste. Azkenean horrela izan zen, eta gutxitan izan den bezalako neurketa luzea izan zen.

Luzea bai, ez aspergarria ordea. Adituen ustez, bi biko hauek ziren txapelketako indartsuenak, eta horrelaxe erakutsi zuten Modernen, nahiz eta bat kanpoan geratu zen.

Finalerdia oso orekatua izan zen, eta lau pilotariek maila bikaina erakutsi zuten. Sorhuet eta Etxeto aitzineratu ziren, baina 17-17 adostu zutenean, Larretxea eta Ezkurra aurreratu ziren, eta horrelaxe aritu ziren 42-42 berdindu zuten arte.

Hortik amaierara arte Pausuakoa eta Biarritzekoa freskoago aritu ziren, eta finala jokatzeko txartela lortu ahal izan zuten, nahiz eta Larretxeak eta Ezkurrak ere ez zuten inoiz etsi. Betiko gogoan izateko moduko partida eskaini zuten laurek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo