GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Amaiera

Ibarrolak eta Ozafrainek atsedenerako tarte handiagoa izan dute

J.L. | BAIONA

Ibarrola-Ozafrain eta Sorhuet-Etxeto neurtuko dira bihar goizean, 11.00etatik aurrera Modernen, aurtengo Masterreko finala erabakitzeko.

Sorhuet eta Etxeto dira, adituen ustez, irabazteko faboritoak, baina horrelako lehiaketa azkar batetan, atseden egunek ere garrantzi handia izaten dute, eta horretan Ibarrolak eta Ozafrainek abantaila badute.

Etxeberri eta Waltari menderatzeko, haiek ere bi oren pasako partida izan zuten, baina 24 ordu gehiago dituzte atsedenerako, eta hori oso garrantzitsua da. Ez dira faborito, baina ez ziren Binakako Txapelketan ere, eta irabazi egin zuten. Nolanahi ere, Sorhuet eta Etxeto mendean hartzeko lan handia egin beharko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo