GARA > Idatzia > > Kultura

Euskal film laburren uzta berria, estilo eta toki anitzetan bidaiatuz

Gipuzkoan ekoitzitako film laburrak nabarmendu dira Kimuak programako 11. edizioan, aurtengo katalogoan parte hartzeko aukeratutako zortzi lanetatik zazpi bertan egindakoak baitira. Zortzigarrena, berriz, Bizkaian. Lakuako Kultur Sailak eta Euskadiko Filmotekak antolatutako ekimen honek euskal film laburrak sustatzea du helburu.

p041_f01_203x108.jpg

Amaia EREÑAGA | DONOSTIA

Euskal Herrian ekoiztutako film laburrak bertan nahiz atzerrian hedatzea -jaialdi edo telebisten merkatuan, batez ere- du helburu Kimuak ekimenak. Horretarako katalogo bat osatzen aritu dira, urtero uzta berriarekin handitzen doana. Deialdi orokor bat egin eta aurkeztutako lanen artean aukeraketa egiten dute.

Atzo Kimuak-ek aurten katalogora gehitu dituen zortzi lanen izenburuak eman zituen jakitera, eta Txema Muñozen, ekimen honetako arduradunaren esanetan, «horrenbestez, argi dago zuzendarien berrikuntza ziurtatuta dagoela». Datuak, hauexek: aurkeztutako lanen artean hiru genero handiak azaltzen dira lehen aldiz (fikzioa, animazioa eta dokumentala), eta baita beste berri bat gehitu ere (dokumental faltsua, genero hibridoa); horrez gain, egileen artean izen berri ugari azaltzen dira, «beterano» batzuk izan ezik. Generoei dagokienez, fantastikoa, drama eta dokumentala izan dira nagusi. Lan hauek guztiak ikusteko aukera, datorren irailean Donostiako Zinemaldian, Euskal Zinemaren Maratoian.

Katalogoa Jon Garañorekin zabaltzen da. Bi lan aurkeztu ditu: bata, Etiopian filmatutako «Asämara» dokumentala (lan egin beharrean aurkitzen diren haurren errealitatea aztertzen duen dokumentala) eta baita «On the line», Nafarroako Bardeak Ameriketako Estatu Batuen eta Mexikoren arteko muga bihurtzen duen dokumental faltsua. Javi Alonsok eta Raul Lopezek sinatzen dute Hernaniko La Burla Producciones enpresak ekoitzitako «Autorretro» drama katalogoko bigarren lana dugu. Aurrez aurre dauden bi emakume dira laneko pertsonaia bakarrak. Raul Lopezek, Gregorio Muro komikilariarekin batera, bigarren lan bat «sartu» du katalogoan, gore ukituko thriller fantastiko bat («Tras los visillos»). Aurtengo Kimuak katalogoa gainontzeko lan hauekin osatzen da: Artelekun Vuk Jevremovic kroaziarrak koordinatu zuen tailer batean egindako «Berbaoc» (animaziozko lana), Julio Cortazarren «No se culpe nadie» ipuinean era askean inspiratutako «Cotton Candy» (Aritz Moreno donostiarrak Pok Produkzio etxerako ekoitzitakoa), hirugarren adinekoek etxebizitzetan dituzten mugikortasun arazoei buruzko istorioa, mugitzen ez den kamera batek filmatutakoa («El tiempo prestado», David Gonzalezena; Bizkaiko lan bakarra), eta hainbat sari lortu dituen film labur bat, Koldo Zuazuaren «Yo solo miro». Adineko senar-emazte batzuen sekretu ez aitortuen inguruko istorio goibel honek Elxeko Nazioarteko Zinema Jaialdian saria jaso zuen.

Jon Garaño prepara el salto a los largometrajes

Si se les citamos Moriarti Produkzioak, tal vez no sepan de qué hablamos. Si les decimos que produjeron «Lucio», el documental sobre el anarquista navarro Lucio Urtubia, tal vez la cosa cambie. A Jon Garaño le encontramos ayer trabajando en Donostia, en plena y calurosa tarde de agosto, agotadas ya, parece, sus vacaciones y metido en la preparación de más proyectos. Satisfecho de que dos de sus trabajos hayan sido seleccionados para el catálogo Kimuak -«queremos hacer cine, pero la distribución supone mucho esfuerzo. Por eso Kimuak ha sido como la lotería. Hemos tenido trabajos en el catálogo y otros que no lo han estado, y se nota la diferencia», apunta-. Porque «mover» cortos es, quizás, de lo más difícil. «Siempre digo que, en lugar de reivindicar que se proyectaran antes de los largometrajes en las salas comerciales, debiéramos pedir que lo hicieran después; y la gente seguro que se quedaría». En Kimuak participa con un documental muy especial rodado en Etiopía, por encargo de una ONG, y con un juego en forma de falso documental rodado en Bardeak. Pero su cabeza está ya en otros sitios, como el salto a los largos: tienen ya escrito el guión con la historia de amor entre dos mujeres maduras. Esperan dar el salto así, mientras se «pelean» con otras ideas más biográficas, como la de Eric Marco, el falso superviviente un campo de concentración, o la fuga de la cárcel de Joseba Sarrionandia, que parece les está dando algunos dolores de cabeza. Mientras, trabajando: «Encargos, proyectos propios... lo que sea». A.E.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo