GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Blusek eta neskek omenaldia eskaini diote ikurrinari

Bandera espainola jartzen duten udalak ugaltzen ari diren garaiotan, atzokoa bezalako hitzorduak inoiz baino garrantzi bereziagoa hartzen dute, ikurrina izan baitzen omenaldia jaso zuena. Blusek eta neskek «ekitaldi xume» gisa aurkeztu arren, dantzarien ikuskizunak hunkituta utzi zituen gasteiztarrak. Urtero eman ohi duten ohorezko ikurrina Santa Maria Katedrala Fundazioarentzat izan zen.

p021_f01_097x091.jpg

Itziar AMESTOY |

Gasteizko jaietako egun nagusiko egitaraua omenaldiz betea zegoen. Eguerdi aldean heldu zen, hala ere, ikurrina bera omentzeko unea. Denboraren poderioz, Blusen eta Nesken batzordearen egitasmo hau tradizio bihurtzen joan da eta atzo ez zen gutxiagorako izan. Horregatik, ehunka lagun bildu ziren Plaza Berrian eguzkia eta bero ikaragarria lagun. Hala ere, Aldara taldeko dantzariek ikurrinaren alboan erakutsi zuten trebetasunak merezi izan zuen.

Blusen eta nesken bozeramaileak argitu zuen ikuskizunaren izaeraren arrazoia. Beren aburuz, ikurrina bera omentzeko modurik egokiena gure sustraietan oinarritzen den dantza ekitaldi xume bat egitea da. Tradizioari bere lekua emanez Algarakoek hamar bat dantza egin zituzten, jendea liluratuz.

Batzuek haien dotoretasuna goraipatzen zuten bitartean, besteek ez zuten sentitzen zuten inbidia eskuratzen. «Gustatuko litzaidake haiek bezala dantzatzea eta agertoki baten gainera igo ahal izatea», azaldu zuen blusaz jantzitako gizon batek. Beti izango da plazan dantzan parte hartzeko aukera, sarri ez baitago atzo erakutsi zuten kalitatea erakutsi beharrik.

Katedrala, hiriaren irudi

Blusen eta nesken batzordeak antolatzen duen ekitaldia zela argi geratu zen, koadrila bakoitzeko ordezkari bat igo baitzen agertokira, Zeledon -Gorka Ortiz de Urbina- buruan zegoela. Denak goialdean zeudela, aurtengo ohorezko ikurrina Santa Maria Katedrala Fundazioari eskaintzea erabaki dutela azaldu zuten. Blusen eta nesken ustez, erakunde honek Gasteizeko kulturaren alde lan handia egin du azken urteetan. Gainera, kanpoan hiriaren izena zabaltzen lagundu duela ziurtatu zuten. Arrazoiak argi utzi ondoren, Juan Ignacio Lasagabasterrek, erakundeko zuzendariak, jaso zuen saria. Aurresku dotorea dantzatu zioten ondoren, plazan bildutakoak arretaz begira zirela.

Lasagabasterrek ikurrina harro erakusten zuen bitartean, Algara taldeko kideek berriro hartu zuten agertokia. Dantzariek txalo gehien edalontziaren gainean salto egitean jaso zuten. Blusa eta nesken koadrilen izaera parrandazalea argi geratu zen momentu horretan, hainbat lagun haien saiakera egiten hasi zirenean. Kristalezkoa izan ordez plastikozko edalontzi bat zela eta gaueko ordu baterako poteak hartzeko denbora izan dutela kontuan hartuta, haien arrakasta ezak ez zuen inor harritu.

Dantzaz gain, Euskal Herriak bizi duen egoera ikusita, atzoko hitzorduak duen aldarrikapen kutsua argia da. Horregatik, bildutako jendearen artean, ikuskizuna txalotzeaz gain oihuak ere entzun ziren. «Ikurrina bai, espainola ez», izan zen gehien entzun zena. Txirrita koadrilako blusa batek esan zuen bezala, «eskerrak agertokiak bandera espainola estaltzen duen eta gaur, gutxienez, gure ikurrinak bakarrik duen garrantzia». Primeran azaldu zuen blusa honek omenaldiaren gakoa.

«espainola ez»

Gasteizko Plaza Berrian bildutako jendetzaren artean, ikurrinaren alde eta bandera espainolaren kontrako ohiuak nagusitu ziren euskal ikurraren omenezko ekitaldian.

Cientos de personas en la comida popular por los presos

Como todos los años, el día grande de fiestas fue la fecha elegida para celebrar la comida popular en favor de los presos políticos vascos, que en esta edición ha abandonado su habitual txoko en el Campillo y se ha celebrado en el recinto de las txosnas.

Cientos de personas se dieron cita en la carpa gigante, y no quedaron sillas libres para participar en esta iniciativa solidaria, a pesar del calor reinante a mediodía y la tormenta que cayó a media tarde.

Antes de degustar la rica comida, se procedió a homenajear a los presos gasteiztarras que han quedado libres a lo largo de estos últimos meses, que fueron agasajados con un aurresku de honor. Asimismo, se informó de la detención del joven Ailande Hernández a manos de la Guardia Civil y de las movilizaciones convocadas para los próximos días.

El sorteo de material elaborado por los represaliados puso punto y final a la comida, celebrada con un gran ambiente entre los comensales. I.B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo