GARA > Idatzia > Kirolak > Beijin 2008

TXIRRINDULARITZA

Jeannie Longoren zazpigarren Jokoak

GARA | BILBO

Mito bat. Jeannie Longo txirrindulari frantziarra. Bihar egingo den emakumezkoen errepideko frogan, goizeko zortzietan hasita, Annecyn jaiotako korrikalariak zazpigarren aldiz hartuko du parte Olinpiar Jokoetan. Marka historikoa.

Jeannie Longok 50 urte beteko ditu urriarren 31n eta urrezko domina bat, zilarrezko bi eta brontzezko beste bat bildu ditu orain artean. Aurtengo ekitaldian, errepidekoan baino, Longok askoz ere aukera gehiago ditu erlojupekoan.

Orotara 66 txirrindularik hartuko dute parte frogan eta Sara Carrigan australiarrak Atenasen lortutako urrea defendatu beharko du. Hainbat dira hautagaiak, Miljan Melchers holandarra, Judith Arndt eta Kupfernagel alemaniarrak, Cantele italiarra, Brandli suitzarra, Polikevicute eta Pucinskaite lituaniarrak eta lasterketan ezustekoa eman dezaketen beste hainbat lasterkari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo