GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Judimendiko zanpantzarren bisita Irlandako herriari

p018_f02.jpg

GARA |

Gasteizko Judimendi auzoko zanpantzarrek hainbat egunetako bisita egin dute Ipar Irlandara, eta bertako herritarrek euskal kulturako ohitura ikusgarri honen berri izan dute.

West Belfasten urtero egiten den desfilean egoteko aukera izan dute, besteren artean, Judimendiko Zanpantzarrak, Euskal Herriko elkartasun komiteen eskutik. Ikurrina, arrano beltza zuen bandera eta euskal preso politikoen aldeko ikurra eraman zituzten, eta Ipar Irlandako hiri nagusiko alkatearekin egoteko aukera izan zuten.

Alkate errepublikarra

Tom Hartley da egun Belfasteko alkatea, Sinn Féineko kidea eta mugimendu errepublikar irlandarrean ibilbide luzea duena.

Judimendiko Zanpantzarrak ibiliak dira munduko hainbat txokotan, Palestinan, esaterako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo