GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Guda etenda, gatazka Kaukasotik Baltiko aldera mugitzen da

Atzo arte Georgiaren eta Errusiaren artean irekitako gudaren irudiak tanketen eta alde bateko zein besteko biktimen irudiak baldin baziren, alegia, enfrentamendu militarraren eta honen ondorioen irudiak baziren, atzoko irudiak diplomaziarenak dira. Alde batetik Condoleezza Rice Mikhail Saakashvilirekin elkartu zen, Georgiari babesa azalduz baina agerian utziz babes hori ez dela AEBen parte-hartze militar zuzenean gauzatuko. Beste alde batetik, Dmitri Medvedev Angela Merkelekin batzartu zen. Merkelek, Errusiak Georgian izan duen jarrera kritikatu badu ere, Errusiarekiko harreman onak mantentzen Georgia babesten baino interes handiagoa duela argi erakutsi zuen.

Bien bitartean, AEBek eta Poloniak akordioa sinatu dute europar herrialdean misilen aurkako ezkutua kokatzeko. Akordioaren barruan, AEBetako Armada Polonian behin betiko egotea aurreikusten da. Hartara, Georgiaren subiranotasuna goresten duten berberek, AEBek adibidez, ez dute inongo arazorik beste herrialde batean, Polonian kasu, bertako subiranotasun militar eta politikoa hutsean uzten duen akordioa sinatzeko.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo