GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Espetxe politika

Euskal preso politikoen eskubideen defentsan mobilizazioak asteburuan

p012_f02.jpg

Kasik egunero bezala, astebukaera honetan ere euskal preso politikoen eskubideen defentsan mobilizazioak izan dira hainbat euskal udalerritan. Hala, larunbatean, 152 lagun elkartu ziren Errenteriako enparantza nagusian eta 42, aldiz, Hondarribian larunbatero egiten duten enkarteladan. Bestalde, datorren abuztuaren 31n, Plentzian, udalerriko jaien barruan, euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute. Hala, datorren igandean, jaien egitarau barruan egin ohi duten herri bazkariaren ostean, euskal presoen aldeko ekitaldi politikoa egingo dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo