Indarkeria sexistaren hipotesia nagusi, Urruñako heriotzen kasuan
Hirurogei urteko Carlota izeneko emakumea eta Jon Ortuzar senarra hilik aurkitu zituzten atzo Urruñako Sokorri auzoko etxean. Emakumea logelan zegoen, mailu bat ondoan zeukala, aurpegian kolpeak, eta odolduta. Lehen hipotesien arabera, itotze baten ondorioz zendu da. Senarra ere igerilekuan aurkitu zuten itota, gerrira zaku astun bat lotuta zeukalarik. Ikerlariek indarkeria sexistaren hipotesia zabaldu dute, oraindik ikerketa bukatua ez izan arren.Ainize BUTRON |
Goizeko bederatzi eta erdiak ziren atzo, Urruñako Sokorri auzoko etxe batean garbiketa egiten duen emakumeak jabeen bi gorpuak aurkitu zituenean. Baionako Polizia Judiziala berehala gertakariaren gunera bertaratu zen, eta, bertan bizi ziren senar-emazteak hilik aurkitu zituzten.
Carlota izeneko emakumea, hirurogei bat urte zituena, logelan aurkitu zuten aurpegia kolpatuta eta odolduta zuela, eta, Jon Ortuzar izeneko senarra, berriz, hirurogeita hamabost urtekoa, etxeko igerilekuan.
Oraingoz zehazteko badago ere, atzo zabaldu ziren lehen hipotesien arabera, gizonak emakumea hil eta, ondotik bere buruaz beste egin zuen.
Lehen hipotesi horiek Baionako fiskalak zabaldu zituen, eta, artean, autopsia egitekotan bazeuden ere, Carlota itotze baten ondotik zendu zela esan zuten, bere alboan mailu bat zeukala aintzat hartuta. Etxearen miaketa egiterakoan, ustez senarrak idatzitako gutuna ere aurkitu zuten, gaztelaniaz idatzia.
Atzo, artean, gutunaren edukia aztertu gabe zeukaten baina bertan hilketaren arrazoiak azal zitezkeela jakinarazi zuen fiskalak.
Gutuna aurkitu ondoren, eta etxean ez lapurretarik, ez bestelako gorabeherarik ez dela izan ikusita, ikerlarien eta fiskalaren begietara indarkeria sexistaren hipotesiak indarra hartu du.
Jon Ortuzar bera etxeko igerilekuan aurkitu zuten, beraz, gerrira lotuta zaku astun bat zeukalarik. Horri dagokionez, igerilekuan itota hil dela aurreratu zuten ikerlariek.
Jatorriz euskaldunak
Bikoteak Madril eta Euskal Herria artean egiten zuen bizimodua, eta hamar urte zeramaten Urruñako auzo horretan bizitzen. Ontzi-jabe lana burutu ondoren, erretiratuak ziren biak, eta bigarren etxetzat zeukaten Sokorri auzokoa. Atzo jakin zenez, jatorriz familia euskalduna zuten, 1936an altxamendu frankistatik ihesean Britainia Haundia joandakoak. Horren ondorioz, bikotekideek naziotasun espainola eta ingelesa zeukaten. Gertakariak egoera ezohikoa eragin zuen Urruñako auzo horretan, eta bizilagun askok beren harridura adierazi zuten gertatutakoaren berri izandakoan.
Familia dirudun batekoak, bikoteak hamar urte zeraman auzo horretan bizitzen. Eta, bertan zeudenen arabera, «mezatara joateko usadioa zeukaten eta, ez zuten inongo arazorik sortzen».
Baionako Polizia Judiziala eta ikerlariak elkartu ziren atzo gertaera jazotako etxean, eta, atzo arratsaldean bi gorpuen autopsiak egin ondoren, Baionako fiskalak gaur jakinaraziko du zehatzago zer gertatu zen atzo goizean etxe horretan.
Indarkeria sexistaren hipotesia finkatuz gero, Euskal Herrian, aurten izandako laugarren hilketa izango litzateke. Emakumeen bortizkeriaren aurkako elkarteek adierazpenik eman aurretik genero indarkeriaren hipotesia ziurtatzea nahiago izan zuten.
Ikertzaileek gutun bat aurkitu zuten etxean. Fiskalak atzo aditzera eman zuenez, haren bidez argi daiteke kasua, baina ez zuten ezer aurreratu.
Gertaerak ondoez handia eragin zuen gertaera jazo zen lekuan, Urruñako Sokorri auzoko bizilagunen artean.
El Ayuntamiento de Irun anunció ayer que recurrirá el auto de la jueza de Iruñea que desestimó la presencia del Consistorio como acusación popular en el caso de la muerte, el pasado mes de julio, de la joven irunesa Nagore Laffage, al entender que los hechos no se habían cometido en la localidad guipuzcoana.
En un comunicado, explicaron que el razonamiento del citado auto que se refiere fundamentalmente al hecho de que la víctima y su familia sean de Irun «carece de relevancia jurídica a la hora de determinar la legitimación activa» del Ayuntamiento de la localidad guipuzcoana.