GARA > Idatzia > Kultura > Musika

Udako musika

Musika zaparradak hartuko du Deba igandean, udari agur esateko

Udako ekitaldiei amaiera emateko, Debako Udalak egitarau oparoa prestatu du datorren iganderako, irailak 7. Alboury Dabo Grupo senegaldarren dantza tradizionalak izango dira Alamedan 13.00etan. Bazkalostean jarraituko du jaiak, hiru talderekin. Zera etxeko taldeak irekiko du jarduna 17.00etan. Ondoren, 18.00etan, rumba, son, reggae eta blues doinuak nahasten dituen Jairo Zavala eskarmentu handiko musikariaren De Pedro azken egitasmoaren txanda izango da. Azkenik, 19.30ean, Septeto Santiaguero kubatar ezagunak izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo