GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

BERRIA | Koldo Aldabe 2008/9/3

Bost egun ezabatua

Txileko, Argentinako edo Hego Ameriketako edozein diktadura garaietako kasua dirudi. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile ezagun batek ikertzen diharduen desagertutako hainbat eta hainbat gazteren antzekoa.

Espainiako Barne Ministerioak, poliziek eta jujeek urrats bat gehiago egin dute lege antiterrorista aplikatzeko orduan. Inkomunikazio garaiarekin aski ez, eta Auzitegi Nazionalera eraman aurreko ziega egunen berririk eman gabe, atxiloketaren berririk eman gabe, gazte bat bost egunez bahituta eduki, bost egunez gazte bat ezabatuta eduki. Eta nola eduki! Erietxera eraman behar izan zuten; kartzelatu eta gero inkomunikazioa kendu zaionean torturak eta tratu txarrak salatu ditu Alberto Lopezek (...).

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak operazioa «bikaina» izan dela adierazi du. Ikusten ari gara, bai, non dagoen polizia operazioaren «bikaintasuna».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo