GARA > Idatzia > Kirolak > Arrauna

Kontxako Bandera

Egiaren ordua iritsi da behingoz

Zortzi traineruk eginahalak egingo dituzte estropadarik entzutetsuena irabazteko. Faboritoen multzoa inoiz baino zabalagoa da.

p045_f01.jpg

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Heldu da eguna. Urak bakoitza bere tokian jarriko du gaur. Kontxako Banderak, urtero legez, berebiziko ikusmina piztu du zaletuen artean, eta, betiko moduan, pronostikoak zabalik daude. Orain arte egindakoak faboritoak zeintzuk diren jakiteko balio dute, baina Donostiako badian berebiziko ezusteak izan dira. Hau da, urte ona egin ez duten traineruek garaipena lortzea. Era berean, nola ez, sekulako denboraldia egin duten klubek beren jarduna Kontxan gailenduz borobildu izan dute.

Ostegunean, sailkatze estropadan, Urdaibaik oso indartsu dagoela erakutsi zuen. Bermeotarrek kolpe latza jaso zuten uztailaren 30ean, Castroren aurrean San Miguel Ligako lidertza galduz. Hala ere, Patxi Bilbaoren mutilak kikildu ez, eta hurrengo egunean, Castroko uretan gainera, lehen postua berreskuratzea lortu zuten.

Donostiako badian, bermeotarrek bigarren luze ikaragarria egin zuten eta 19 minutu eta 45 segundotan markarik onena lortu zuten. Orain, herria jaietan murgilduta daukatela, helburu dute Kontxako Bandera lehenbizikoz lortzea. Ez da erronka erraza izango eta ez dute, gainera, lehen saiakera, baina Busturialdeko trainerua ikurrina Bizkaira eramaten ahaleginduko da. Kontuan hartzekoa da, 1985a ezkero, Santurtzik irabazi zuenetik, herrialde horretako traineruek ez dutela Kontxan garaipenik lortu.

Orio beti da faborito. Iaz gailendu ziren eta hala, 31 Kontxako Bandera eskuratu dituzte. Ostegunean Urdaibaik baino bi segundo azkarrago egin zuten lehen luzea, baina gero ezin izan zuten ezer egin bermeotarren erakustaldiaren aurrean. Dena den, gaurkoan kronometroak berriz hutsetik hasten dira, eta, gauza jakina da oriotarrak hazi egiten direla Kontxan. Beraien estropada da eta bai bere historiarekin, bai beren jarraitzaileekin hitzordu berezia dute gaurko, eta astebete barrurako.

Castrok honako hamarkadaren hasieran lortu zituen bi garaipenak. Biak ala biak Jose Luis Kortaren eskutik. Ondoren, kantabriarrek ez dute Kontxan beste garaipenik lortu, baina kontuan hartzeko trainerua da, nolanahi ere, edonon irabazteko gai. Ziur Urdaibaik eta Oriok arreta handiz begiratzen dutela «La Marinera» ontzia.

Ohorezko tanda beteko duen laugarren kluba San Pedro da. Pasaitarrak denboraldi bikaina ari dira egiten eta Donostian emaitza on bat lortuz hobetu nahiko dute. Aitor Baldaren mutilak motibazioz gainezka daude eta egiten ari diren lana azpimarratzekoa da benetan.

Bigarren txandan, Astillero da aipagarriena. Kantabriarrak TKE Ligatik at daude zigor bat medio, baina maila handiko arraunlariak dira. Horiek horrela, «arraunaren olinpiada» gisa ezagutzen den estropadan, Kantauri itsasoko ontzirik indartsuenetarikoa direla erakutsi nahiko dute. Horiekin batera, Hondarribia, Tiran eta Donostiarra izango dira. «Ama Guadalupekoa» bere zaleei beste poz handi bat ematen saiatu da, aurrena estropadara sailkatzean eman ostean.

Galiziarrena izan zen osteguneko ezusterik handiena; eta etxeko trainerua, aldiz, itxura ona ematen saiatuko da kosta ahala kosta.

MAREA MOREA

Bederatzi urte igaro eta gero, San Pedroren jarraitzaileak berriz inguratuko dira Donostiako itsasertzera. Baldarenak bolada onean daude eta «marea morea» iragarri dute gaurko Kontxako Banderan.

ORIO B, garaile

Denboraldiari amaierari ezin hobea eman zion atzo Orioko bigarren ontziak Santoñan. Horiak Kaiku, Camargo eta Koxtaperen aurretik sailkatu ziren. Handik itzultzean, arraunlariei harrera egin zieten herrian.

La empresa Teleapostuak instalará tres puestos para poder apostar

La dirección de Juegos y Espectáculos de Lakua denegó a Donostia Kultura la autorización para la realización de la actividad de apuesta sobre las traineras de la Bandera de La Concha, alegando para ello que tras la realización del correspondiente concurso público, ya había tres empresas autorizadas para la organización de dichas actividades.

A pesar de ello, en pro de mantener la tradición, el Consistorio donostiarra contará con ayuda de la empresa Teleapostuak, la cual ha logrado el permiso para colocar tres puestos. Los mismos se encontrarán ubicados en los lugares tradicionales como son la Plaza Cervantes, Náutico y Portaletas.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo